NABIk genero-berdintasunaren arloko prestakuntza-jarduerak eta -programak bultzatzen eta antolatzen ditu, hainbat esparrutako profesionalentzat.
Ibilbidea
Politika publikoetan genero berdintasuna aplikatzeko prestakuntza-ibilbidea
Administrazioko langileak pixkanaka eta etengabe gaitzeko tresna da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna zeharkako balio gisa bermatzeko.
Helburua da berdintasunaren arloan esku hartzeko estrategia instituzionala garatzen laguntzea, NFKAn eraldatze prozesu bat finkatuz, administrazio-egintza guztiek eragin positiboa izan dezaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurrerapenean.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) genero arloko prestakuntza planifikatzen du, politika publikoetan genero-berdintasuna aplikatzeko prestakuntza-ibilbidean oinarrituta.
Gogoeta-programa
Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko urteko lan programa da, eta arlo horretan diharduten profesionalei soilik dago zuzenduta.
Programaren helburuak dira emakumeen aurkako indarkeriari buruzko eztabaida- eta proposamen-gune bat sortzea eta hausnarketara gonbidatzea.
Saioak
2019
Programa–Bideo txostena–Power Point txostena
Programa–Bideo txostena–Power Point txostena