AZKAR ATERA

ZIBER-INDARKERIEI BURUZKO II. JARDUNALDIAK

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako laguntza profesional integrala

Azaroaren 3an, osteguna, eta 4an, ostirala, Ziber-indarkeriei buruzko II. Jardunaldiak izango dira Iruñan. Oraingo honetan, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako laguntza integrala izango dute ardatz.

Emakumeen aurkako indarkeriak bilakaera izugarria izan du Interneten hedapenarekin. Sexualizazioa, irudi-eskubideen aurkako erasoak, pribatutasunaren aurkakoak, ohorearen, duintasunaren, askatasunaren edo sexu-askatasunaren aurkakoak…

Baina on line mundua ez da soilik bitarteko bat gehiago. Emakumeen osasun emozional, mental eta sexualean ondorio berriak dituzten elementu erabakigarriak sartu ditu (hedapen masiboa, berehalakotasuna, etab.).

Prebentzioaren, biktimen babesaren eta krimenaren jazarpenaren arloko esku-hartzeak ikuspegi teknologiko eta psikologiko berria eskatzen du. Espezializazioaz gain, eta arreta integrala eta diziplinartekoa denez, profesionalek beste jakintza-arlo batzuetako gaitasunak eskuratu behar dituzte, jarduera partikular bakoitzak funtsezko aldaketa eragin dezakeelako. 

Hitzaldiak eta tailerrak arlo honetan ezagutza eta esperientzia handia duten hiru profesionalek emanen dituzte:

Miguel Ruiz Marfany, Foruzaingoko inspektorea, Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen Kontrako Delituen Brigadako burua eta Delitu Informatikoen Taldeko arduraduna.

Amparo Díaz Ramos, emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako abokatua, aholkularia, prestatzailea eta generoarekin lotutako ziber-delinkuentziaren biktimen arretarako Andaluziako protokoloaren egilekidea, besteak beste.

Paola Fernández Zurbarán, osasun psikologo orokorra eta psikoterapeuta, emakumeen aurkako indarkerian espezialista. Arreta-baliabideen inplementatzailea eta koordinatzailea.

Lekua: Iruñeko Planetarioa (Yamaguchi parkea).

Nori zuzenduta daude?

Jardunaldiak, batez ere, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan lan egiten duten edo lan egin nahi duten profesionalei zuzenduta daude. Hain zuzen ere, arlo hauetatik datozenei: arlo juridikoa, psikologikoa, sanitarioa, soziala, hezkuntza, segurtasun-indarrak eta lotutako beste lanbide batzuk.

Langile horiek lehentasuna izanen dute, leku-kopurua dela eta, izena emateko orduan. Hala ere, izen-ematea zabalik dago ikasleentzat eta interesa duten beste pertsonentzat ere.

Bertaratze-ziurtagiria: 

NABIk bertaratzearen ziurtagiria eginen du. Hori lortzeko, beharrezkoa da saioen % 80ra joatea, bi tailerrak barne. PROGRAMA  (enlazado además // foto))

 

PROGRAMA

Osteguna 3:

16:30-17:00:  Jardunaldiaren hasiera, Javier Remírez Apesteguía lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren eta Eva Istúriz García NABIko zuzendari kudeatzailearen eskutik.

17:00-18:00: “Ziber-indarkeria eta emakumeak: Nafarroako egoera. Ziber-kriminalitatea Prebenitzeko Foruzaingoaren Plana”, Miguel Ruiz Marfany, Foruzaingoaren inspektorea.

18:00-19:00: “Emakumeen aurkako indarkeriatik emakumeen aurkako ziber-indarkeriara: biktimak sendatzeko esku-hartzeko jarraibideak”, Amparo Díaz Ramos, abokatua.

19:15 - 20:15: “Emakumeen aurkako ziber-indarkeriak emakume gazteen osasun mentalean duen eragina: traumaren gaineko efektu biderkatzailea”, Paola Fernández Zurbarán, psikologa. 

Ostirala 4:

09:30 - 11:30: “Profesionalen jarduketa eta herritarren esku-hartzea emakumeen aurkako ziber-indarkeriaren aurrean: aldaketarako agenteak gara”. Tailer praktikoa Amparo Díazekin. 

Emakumeen aurkako ziber-delinkuentziaren aurrean jardun profesionalaren eta herritarren esku-hartzearen erronkei buruzko baterako hausnarketa. Benetako kasuak eta dokumentazio erreala aztertuko dira (datu pertsonalak gordeta), agerian uzteko zenbaterainoko aldaketa ekar dezakeen profesional baten jardunak.

11:30 - 12:00: Kafea

12:00 - 14:00: “Errealitatearen azterketa, eta generoari lotutako ziber-indarkeria jasaten duten emakume gazteek pairatutako ondorioak antzemateko eta haiei laguntzeko gakoak, ikuspegi psikosexologikotik”. Tailer praktikoa Paola Fernández Zurbaránekin.

Ariketa praktiko baten bidez, arretan parte hartzen duten profesional guztiak ziber-indarkeriaren biktimaren dimentsio psikologikora hurbilduko dira. Erakutsiko du diziplinarteko esku-hartzeak, sendatzeari begira, duen eragin positiboa. Gainera, eremu ez-psikologikoetako profesionalei prestakuntza emanen die, biktimaren jokabideak uler ditzaten, hartara profesional horiek eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak saihestu eta kalitatezko arreta emateko.

14:00 – 14:30: Ondorioak eta amaiera, Eva Istúriz García, NABIko zuzendari kudeatzailearen eskutik.

 

 

Bilatzailea