"Genero-ikuspegiarekin komunikatzen berdintasunezko gizarterako" programa

Nafarroako Berdintasun Institutuak abian jarri du, Nafarroako Kazetarien Elkartearekin batera, Genero-ikuspegidun komunikazioa berdintasunezko gizarterako programa, kazetariei eta komunikazioko profesionalei zuzendua.

Aurten 5 saio teoriko-praktiko izango dira, adituen eskutik, praktika txarrak identifikatzeko, gogoeta eragiteko edo kirol, justizia, polizia, kultura eta publizitatean informazioaren eta komunikazioaren tratamendua hobetzeko tresnak izateko gakoekin. Gainera, berariazko saio bat gehitu da sareetako ziberjazarpen-egoeren aurreko erantzunari buruz jarduteko.

Berdintasunezko gizarterantz aurrera egin arren, komunikabideek, komunikazio- eta publizitate-agentziek edo zinemak emakumearen irudi estereotipatua erakusten jarraitzen dute, inertziaz bada ere; merezimenduak ezkutatuz, edo ez erakutsiz; edo genero-indarkeriak eragindako “heriotzak” aipatuz, “hildakoak” izan beharrean.

Kazetaritza edo genero-ikuspegia duen komunikazioa kazetaritza osoa da, eztabaidak eta gizarte-aldaketak sortzeko gai dena.

Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara.Tokia: Civican (Pío XII, 2 etorbidea Pamplona-Iruña).

Izen-emateak: https://forms.gle/tPmXCu2WxikQdtd56

2022eko programa:

  • Maiatzak 2: “Emakumeen kirola, nola kontatu?”, Gemma Herrerorekin

Komunikabideetan emakumeen kirolari emandako tratamenduari buruzko saioa, arreta berezia eskainiko diogu kirol-erakundeen arteko komunikazioari. Zer hartzen da absolututzat? Nola orekatu dezakegu balantza?

Gemma Herrero emakumezkoen kirolean espezializatutako kazetaria da. 18 urterekin hasi zen lanean Europa Press Tv irratian, eta hiru urte geroago Rayo, Atletico eta Real Madrilen informazioa jarraitzen zuen Radio Mini irratian (egungo Europa FM). 1996an Markara joan zen eta 17 urtez Real Madrid eta Barça jarraituz, elkarrizketak eta erreportajeak eginez, lan egin zuen. 2014tik, freelance autonomoa da. As, El Confidencial, Ara egunkaria, Catalunya Ràdio eta Rac1 bezalako hedabideekin kolaboratzen du, batez ere kiroletan, baina baita kulturan eta politikan ere.

  • Ekainak 6: «Komunikazio inklusiboa kulturan: dena komunikatzen du», Diana Gonzálezekin

Kulturak genero-ikuspegia izateak duen garrantzia aztertuko dugu saio honetan, baita biztanleen %50ari zuzendutako programazioa egiten duten kultura-espazioak ere: emakumeei zuzendutakoa

Diana González komunikatzailea da, komunikazio digital arduratsuan eta berdintasunean espezializatua. Nafarroan kirol eta kultur ikuskizunetan aritzen diren hainbat entitate eta erakunde publiko-pribaturen komunikazio integrala kudeatu du. Gainera, Espainian eta Latinoamerikan inklusibotasunari, sareei eta komunikazioari buruzko prestakuntza ematen du.

  • Irailaren 5ean: “Genero-ikuspegidun informazio judiziala”, Rut Iturbiderekin

Eduki praktiko handiko Saioa. Komunikabideetan informazio judiziala ematerakoan ohiko erabilerak ikusiko dira. Saio garrantzitsua izango da erakunde judizial eta polizialetako komunikazio-taldeentzat, datuak hartzeko orduan iturri egiaztatua baita.

Iturbide Giza Zientzietan eta Gizarte Zientzietan doktorea da, Zuzenbidean lizentziaduna, Gizarte Lanean diplomaduna, Generoan aditua eta NUPeko irakaslea.

Adi: saio hau ez da grabatuko.

  • Urriak 3: “Publizitate-sormena berdintasun-gune gisa”, Iria Oterorekin. Tokia: Civican (Pío XII, 2 Etorbidea Pamplona-Iruña).

Publizitateak enpresen, elkarteen eta erakundeen edertasuna eta ontasuna nabarmentzen du, nahiz eta errealitateari ez erantzun beti. Gainera, publizitateak egungo gizarte-aniztasuna islatu behar du, estereotipo edo roletan erori gabe. Egin daiteke?

Iria Otero Fernández publizista eta sortzailea da. Fillingthegap.org webgunearen sortzailea da, astero publizitate-sorkuntzen inguruko albistegia bidaltzen dituena. Bere esanetan, "publizitatean ez dago kristalezko sabairik; hormigoi armatuzko horma bat dago, sektore prekario hau inguratzen duena".

  • Azaroak 7: “Ziberjazarpena eta erantzun feminista birtuala”, Thaís Aguilar Zúñigarekin. Tokia: Civican (Pío XII, 2 Etorbidea Pamplona-Iruña).

Saio honetan kazetariek sare sozialen bidez beren lana egiteagatik jasotzen duten jazarpena aztertuko da. Arreta berezia jarriko da emakumeek jasotzen duten jazarpenean, askotan bortitza izaten delako eta sare sozialen bidez mehatxuak eta sexu-jazarpena jasaten dituztelako.

Thaís Aguilar Zúñiga Costa Ricako kazetaria da, komunikazio sozialean eta berdintasunean aditua. NBEko hainbat agentziatan (UNICEF, UNFPA, OIT eta UNIFE) berdintasunerako komunikazio-aholkulari gisa lan egin du.

 

1. Edizioa - 2021eko programa