AZKAR ATERA

Maiatzak 17 LGTBI+fobiaren aurka

LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Egun horretan gertaera gogoangarri bat ospatzen da: Osasunaren Mundu Erakundearen batzar nagusiak, 1990ean, homosexualitatea eritasun mentalen zerrendatik ateratzea. LGTBl+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, hau da, lesbofobia, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako eguna, eta aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-aniztasunaren aurreko gorroto adierazpen guztien aurkakoa ere bai.

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun-zerrendatik kendu zuen. Egun garrantzitsua da, aniztasun afektibo-sexuala onartzeko urrats garrantzitsua izan baitzen. Horregatik ospatzen da maiatzaren 17an lesbofobia, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna (LGTBIfobiaren aurkako eguna), LGTBI pertsonenganako eta genero-aniztasun eta aniztasun afektibo-sexualarekiko gorroto, errepresio edo indarkeria adierazpen ororen aurka.

Deskargatu kartela 

Facebook | Twitter | Instagram(1) - Instagram(2) - Instagram(3) | Vertical euskera

INPRIMATZEKO BERTSIOA  

 

2024ko adierazpen instituzionala  

 

Edozein motatako eraso edo diskriminazioen aurrean, Nafarroako Gobernuak Kattalinguneren bidez,  arreta integrala eta aholkularitza juridikoko zerbitzua ematen die LGTBI+ pertsonei zein haien familiei.

 

Beste edizioak:

 

Maiatzak 17 LGTBI+fobiaren aurka Maiatzak 17 LGTBI+fobiaren aurka Maiatzak 17 LGTBI+fobiaren aurka