AZKAR ATERA

- " ZIBERERASOAK GELDITZEA ZURE ESKU DAGO ": Ziberindarkeriei buruzko kanpaina eta jardunaldiak

“Zibererasoak gelditzea zure esku dago” lemapean, Nafarroako Berdintasun eta Gazteria Institutuek kanpaina bat jarri dugu abian, internet eta sareak gero eta gehiago erabiltzearen ondorioz areagotzen ari den indarkeria-motari honi buruz sentsibilizatzeko. Prentsa-oharra

Kanpaina nerabe eta gazteei zuzenduta dago, zaurgarritasun handiko etapan baitaude, hurkoekin duten harremana funtsezkoa baita garapen sozial eta afektiborako. Jokabide arduratsuak eskatzen ditu eta gertakari bat hartzen du kontuan: zibererasoetan biktimak emakumeak direla batez ere.

Emakumearen Ordezkaritzaren ikerketaren arabera, nesken %70 inguruk babes ona dute indarkeriaren aurrean; %32k indarkeria psikologikoa edo kontrol-indarkeria bizi izan du; eta %5,5ek, berriz, indarkeria anitzak eta ohikoak. Mutilei dagokienez, %83 egoera onean dago indarkeria ez erabiltzeko; %14,2k kontrola gauzatzen du; eta %2,7k tratu txar psikologikoak, kontrolekoak, fisikoak, sexualak eta teknologia berrien bidezkoak gauzatzen ditu.

ZIBERINDARKERIEI BURUZKO I. JARDUNALDIAK
Baluarte (Ciudadela aretoa)
Iruña, urriak 28 eta  29 ostirala

Sakatu eguna saioak ikusteko:

Diziplinarteko ehun profesional baino gehiagok ziberindarkeriaren kausak eta haien erantzunak jorratu dituzte

Espioitza, profil faltsuak eta estortsioa argazki intimoekin, ziberjazarpen ohikoenen artean daude

Ziberindarkeriei buruzko jardunaldiak video osoa 

 

Y tú, Eta zu, nor zara ziberindarkeriaren triangeluan? Ikusi dokumentua

Ziberindarkeriaren triangelua. Ikusi hemen