Toki-entitateak

Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak (ikusi hemen) 

Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak, eta "Lana eta Eginkizunak bateratzeko Toki itunen" Programa.

“Aukera-berdintasuneko agenteak kontratatu eta lanpostu horiek finkatzeko dirulaguntzak toki entitateei”

Berdintasun teknikak toki entitateetan

NABIren lehentasunezko lan-ildoetako bat aukera-berdintasuneko agente profesionalaren sustapena eta jasangarritasuna sustatzen jarraitzea da.

Irudi hori funtsezkoa da berdintasun-printzipioa eta genero-ikuspegia tokiko administrazioaren jardueretan eta herritarrekiko lanean txertatzeko, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea baita.

Berdintasunerako agentea duten toki entitateak.

'Udaleko berdintasun-arloetako lana planifikatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko ibilbidea”

Sareko lana

Toki entitateetako Berdintasun Teknikarien Sarea sareko lan talde batean eratzen da, NABIrekin batera, tokiko esparruan berdintasun-politikak koordinatzeko aldizkako bilerak eginez eta metodologia komunak erabiltzea adostuz. Gainera, 2018az geroztik, hitzarmen bat dago Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) artean, xede duena lankidetza antolatzea, tokiko eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak indartzeko eta sareko lana bultzatzeko, tokiko erakundeetan berdintasun-printzipioa aplika dadin.