INAI/NABIk, Nosotras EmakumeOn – Emakume Politikoen Foroa Programa Bateratuaren esparruan, «Parte-hartze politiko feminista aro digitalean» osoko bilkura egin zuen.
Jardunaldian, akademiaren, asoziazionismoaren eta aktibismoaren munduko aditu feministek gaur egun eraldaketa digitalak planteatzen dituen oztopoak jorratzen dituzte, baina baita ahalduntze-aukerak eta aktibismoa ere.
Jardunaldi honetan parte hartze politiko feminista jorratuko dugu aro digitalean, sozializazio politikorako modu berriek eta ingurune digitaletako indarkeriek planteatzen dituzten erronketan sakonduz. Algoritmoak erreproduzitzen dituzten emakumeen parte-hartze politikoaren inguruko imajinario sinbolikoei buruz ere hausnartuko dugu. Era berean, ahalduntzeko, aktibismoko eta herritartasun digital berdintasunezkoak eta seguruak eraikitzeko esperientziak partekatuko dira.
Animatu eta eman izena HEMEN
EGITARAUA
10:00-10:15 Inaugurazio instituzionala eta aurkezpena
10:15-11:30 Inaugurazio-hitzaldia: Aro digitalean parte-hartze feministarako aukerak eta erronkak
11:30-12:00 Atsedenaldi-kafea
12:00-13:30 Elkarrizketa: Ahalduntzeaeta aktibismofeminista aro digitalean
13:30-13:50 Jardunaldiaren Klownsintesia
13:50-14:00 Klausura
Hizlarien zerrenda
Miren Gutiérrez Almazor: Deustuko Unibertsitateko Komunikazio taldeko ikertzaile nagusia. Bere lanak datuen azterketa kritikoak, teoria feminista eta eskubide digitalak lotzen ditu, datifikazioak, plataformek eta algoritmoek botere-asimetriak nola sortzen dituzten eta parte-hartzean eta justizia sozialean nola eragiten duten aztertzeko.
Lorena Burriel Catalán: Lorena Burriel BridgeConnect-en sortzailea eta CERMIN-en kolaboratzailea da. Marketin digitalean ibilbide luzea du, eta komunikazioaren, irisgarritasunaren eta parte-hartzearen arteko elkargunean egiten du lan. Esperientzia profesionala eta bizipen pertsonala uztartzen dituen ikuspegi batetik, begirada zuzena ematen die desgaitasuna duten emakumeek ingurune digital eta sozialetan parte hartzea mugatzen jarraitzen duten oztopoei. Inklusioa konkretura eramatea du helburu, askotan oharkabean pasatzen diren arrakalak ikusaraziz eta espazio irisgarriagoak, adierazgarriagoak eta bizigarriagoak sortzen lagunduz.
Alba Vidal “Koala Rabioso”: Diziplina anitzeko artista eta KOALAK STUDIOS-eko sormen zuzendaria, ikus-entzunezko sorkuntzan, komunikazio estrategikoan eta berrikuntza digitalean espezializatutako estudioa. 12 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta enpresa eta erakundeentzako proiektuak garatzen ditu, sormena, teknologia eta pentsamendu kritikoa integratuz. Ikuspegi feminista, LGTBIQ+ eta intersekzionala zeharkatzen du bere lana, bere praktika profesionalean zein presentzia publikoan artikulatzen duena. Ingurune digitalean narratibak eta erreferenteak sortzean adierazten da bere aktibismoa. 2025ean, Forbes-ek negozioetan 100 pertsona sortzaileenetako bat bezala aintzatetsi du.
Marta G. Franco: Interneteko biztanlea da 1999tik. 'Sareak gureak dira. Interneteko historia herrikoi bat eta berriro bizitzeko mapa bat' (Consonni, 2024) eta 'Internet. Bizitza digital osasuntsuagoen alde' (Litera, 2026). Laintersección-en sortzaileetako bat da, ikerketan eta komunikazioan diharduen kolektiboa.
Aurretik, kultura askeko eta 15Mko mugimenduetatik igaro zen, Diagonal egunkariko teknologia atala koordinatu zuen eta Medialab-Prado kultura digitaleko zentroko bitartekaria izan zen. Madrilgo Udaleko sare sozialez ere arduratu zen. Gaur egun, internet bizigarria izan dadin saiatzen jarraitzen du, eta horri buruzko berripaper bat idazten du: redesnuestras.net.
Jardunaldiaren klownsíntesia
Ana Eguiazabal Gamón: Gizarte-hezitzailea, psikodramatista, arteterapeuta eta klowna. 2007az geroztik, pertsona eta taldeei laguntzen die enpresetan, gizarte-erakundeetan eta ikastetxeetan, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak garatzen, umoretik abiatuta, eraldaketarako tresna gisa. Metodologia aktiboak ditu oinarri (psikodrama, mugimendua, artea, klowna, antzerkia eta coaching-a) ongizate emozionala, komunikazioa, taldeen kohesioa eta sormen aplikatua hobetzeko.