Foro hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) antolatu du, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) laguntzarekin. Helburua da Nafarroako emakume politikarien arteko lankidetzarako eta lan-sareetarako gune bat sortzea, eta, horretarako, beren erantzukizunak gauzatzeko baliabideak eta tresnak ematea.
Emakume Politikarien Foroa
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI-NABI) antolatu du programa, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF) lankidetzan. Programaren helburua partaidetza, gogoeta eta prestakuntza foro bat sortzea da, emakume hautetsien erantzukizun politikoak garatzeko tresna gisa, bai eta Nafarroako emakume politikoen artean lankidetza-gune bat eta lan-sareak sustatzea ere, emakume horiei beren erantzukizunak gauzatzeko baliabideak eta tresnak emanez.
Programa Nafarroako hainbat eremutan aplikatzen da, lurralde-aniztasuna eta landa-munduaren berezitasunak kontuan hartuta.
Ikusi hemen EMAKUME POLITIKARIEN FOROKO PARTAIDEEN TESTIGANTZAK
NUKF-en datuek toki-entitateetako buru diren emakumeen gorakada adierazten dute, 2021eko azaroan, 4 puntu baino gehiago igo direla Nafarroako toki-korporazioetako kide diren emakumeen kopurua, azken legegintzaldietako batez bestekoa bikoiztuz.
Datu horiek agerian uzten dute emakumeek politikan duten partaidetza gero eta handiagoa dela, baina oraindik arrakala handia dago emakumeen eta gizonen artean tokiko gobernuetan; beraz, tokiko politikan diharduten emakumeen foroa funtsezkoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko.