AZKAR ATERA

Nafarroako LGTBI+ kontseilua

Nafarroako LGTBI+ Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emaile bat da, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxiki zaio.

Organo horrek Nafarroako LGTBI+ mugimenduak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionamenduan parte hartzea antolatzen du. Horretarako, LGTBI+ pertsonen gizarte berdintasunerako politika publikoak planifikatu, gauzatu, jarraitu eta ebaluatzen ditu.

Haren araubide juridikoa martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretua da, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dituena.

Gaur egungo LGTBI+ Nafarroako Kontseilua eratzeko bilkura 2024ko maiatzaren 29an izan zen.