Foro hori Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI-NABI) antolatu du, eta bere helburua da hausnarketarako eta aldaketetarako gune bat sortzea, Nafarroako emakume politikarien artean lankidetza-formulak eta lan-sareak sortzeko, emakume horiei beren erantzukizunak betetzeko baliabideak eta tresnak emanez.
Emakume Politikarien Foroa
2019tik burutzen ari den programa honen helburua da emakume hautetsien erantzukizun politikoak garatzeko tresna gisa balioko duen partaidetza- eta hausnarketa-foro bat sortzea.
Badakigu emakume asko iristen direla parte-hartze sozialera, bereziki politikara, gogo eta motibazio handiarekin. Baina badakigu, halaber, ez dela nahikoa. Baliabideak, ezagutzak eta aliantzak behar direla emakumeentzat pentsatuta ez dagoen testuinguru eta espazio batean lan egin, iraun eta, kasu batzuetan, eutsi ahal izateko.
Bakarka eta kolektiboki bidea egin ahal izateko gida izan nahi du programa honek.
Emakumeok boterearen esparruetan, erabakiguneetan eta politika-esparruan gutxietsita jarraitzen dugu, eta horrek emakumeengan nahiz gizarte osoarengan ondorioak dakartza.
Izan ere, arazoa jada ez da soilik emakumeak ez direla botere politikoaren guneetara iristen, baizik eta, iristen direnean, ez direla bertan geratzen.
Emakumeen parte-hartze politikorako eskubideen inguruan hausnartzeko, eta erabakiguneetan parte-hartze eraginkorra hobetzeko estrategien inguruan, saio hau antolatu dugu:
BOTEREA, GENEROA ETA POLITIKA:
ZERGATIK EMAKUMEEK EZ DUTE ERREPIKATZEN?
NORENTZAT:
- Politikan interesa duten emakumeak, politikan esperientzia dutenak edo ez dutenak, edo erakunde, sindikatu, elkarte eta abarretako kideak.
DATA eta ORDUTEGIA: Apirilak 3, osteguna, 10etatik 14etara.
LEKUA: PINAQUY aretoa (SALESA ohiak · sarrera San Frantzisko kalea, 5).
10:00 – 10:15 Ongietorria eta ekitaldiaren hasiera –
• Félix Taberna Monzón, Lehen Lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilaria.
• Patricia Abad Encinas, INAIko Zuzendari Kudeatzailea.
10:15 – 11:45 “Emakumeak geratzen ez direnean” –
• Hitzaldia eta eztabaida, Silvia Soriano Morenoren eskutik. Zuzenbide Publikoan doktorea da Extremadurako Unibertsitatean, eta Feminismo Juridikoetan Masterra du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
11:45 - 12:15 Kafea.
12:15 – 13:15 “Virginia Woolf BASQUESKOLA esperientzia”
• Basqueskolako Talde Eragileko kideeen eskutik esparru honetan burutzen diren jardueren berri izango dugu.
13:15 – 14:00 "Emakumeen aurkako indarkeria esparru politikoan, ikerketen emaitzen konparazio bat: Extremadura eta Euskal Autonomia Erkidegoa".
• Silvia Soriano Moreno eta Eukene de Miguel Landabaso, EUDELeko Berdintasun teknikaria
14:00 – 14:05 Amaiera
• Edurne Jauregui Fernández - Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetza.
IZEN EMATEAK: https://forms.gle/s3ZrHPo6D4AYNxXr6
Edukiera mugatua! Izena emateko epea martxoaren 31ra arte
PONENTES
Sonia Fernández Iñiguez de Heredia