AZKAR ATERA

Nafarroako emakume politikarien foroa

Foro hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) antolatu du, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) laguntzarekin. Helburua da Nafarroako emakume politikarien arteko lankidetzarako eta lan-sareetarako gune bat sortzea, eta, horretarako, beren erantzukizunak gauzatzeko baliabideak eta tresnak ematea.

Emakume Politikarien Foroa

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI-NABI) antolatu du programa, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF) lankidetzan. Programaren helburua partaidetza, gogoeta eta prestakuntza foro bat sortzea da, emakume hautetsien erantzukizun politikoak garatzeko tresna gisa, bai eta Nafarroako emakume politikoen artean lankidetza-gune bat eta lan-sareak sustatzea ere, emakume horiei beren erantzukizunak gauzatzeko baliabideak eta tresnak emanez.

Programa Nafarroako hainbat eremutan aplikatzen da, lurralde-aniztasuna eta landa-munduaren berezitasunak kontuan hartuta.

 

"INDARKERIA POLITIKOA: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN BESTE ADIERAZPEN BAT" JARDUNALDIA

 

Datorren ekainaren 21ean, 10:00etan, NABIk  “INDARKERIA POLITIKOA: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN BESTE ADIERAZPEN BAT” Foro Politikoaren jardunaldi bat antolatu du Nafarroako EMAKUME POLITIKARIEI zuzenduta.


Jardunaldian Idoia Lekue Peña, Beatriz Álvarez Ferrero eta Marta Pajarín García izango ditugu tokiko eta nazioarteko berdintasun-politiken arloko profesionalak.Ondoren, taldeko tailer praktikoak egingo dira, gaztelaniaz zein euskeraz, aldez aurretik izen emateko inprimakian aukeratu ahal izango duzuena.
Ekitaldia CIVICANen izango da (Pío XII etorbidea, 2, Iruña).

 

 

 

 

 

 

Nafarroako emakume politikarien foroa Nafarroako emakume politikarien foroa