Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluak Nafarroako Foru Komunitatearen funtzionamenduan Nafarroako emakumeen elkarteek duten parte-hartzea bideratzen du, eta lankidetza hori zehazten da emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika publikoen plangintza, gauzatze, jarraipen eta ebaluazioaren bitartez.
Honako hauek osatzen dute kontseiluaren araubide juridikoa: 22/2012 Foru Dekretua, maiatzaren 9koa, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautzen dituena; eta 15/2018 Foru Dekretua, apirilaren 11koa, maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretua aldatzen duena.