Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sexu eta genero aniztasunaren alde lan egingo duten udalerrien sare bat sortu nahi du. Horretarako, asmo-adierazpen bati atxikitzea baino haratago doan konpromiso erreala eta eraginkorra lortu nahi da toki-erakundeen artean.
Sarearekin bat egitea lehen urratsa da, ondoren ekintza oso zehatzak egiteko benetako konpromisoa hartu beharko da, udal-eremuan LGTBI+ politikak ezar daitezen sustatzeko.
Sarera atxiki ondoren, hartutako konpromisoen betetze-maila ebaluatuko da urtean behin. Guztiak bete ondoren, NABIk LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan kalitate-zigilua emango dio.
HELBURUA
SARTZEKO PROZESUA
1. Atxikitzeko eskaera. I. eranskina bete eta NABIko LGTBI+ Berdintasun Zuzendariordetzara bidali, instantzia orokorraren bidez.
2. Berdintasun Zuzendariordetzak atxikipen-eskaera onartzea eta udalerri eskatzaileari jakinaraztea.
3. Atxikimendua eta hartutako konpromisoak sinatzea. (II. eranskina)
4. Ekintzak egitea.
Programak hiru esku-hartze ardatzetan banatutako hainbat ekintza biltzen ditu: Politika publikoak, Prestakuntza eta Sentsibilizazioa. Sareari atxikitako udalerri bakoitzak urtero egin beharreko ekintzak hautatuko ditu hiru ardatzen artean. (III. eranskineko hasierako jarraipen-fitxa bete).
5. Egindako ekintzen ebaluazioa.
Egindako ekintzak ebaluatzeko prozesu bat egingo da, lortutako gauzatze-maila ezagutzeko. (III. eranskineko amaierako jarraipen-fitxa bete).
6. Gomendioak.
Ebaluazioa egin ondoren, udalerri bakoitzak hainbat gomendio jasoko ditu egiteke dauden ekintzak gauzatzeko.
7. Kalitate-zigilua lortzea.
Ebaluazioa egin ondoren, udalerri bakoitzari jakinaraziko zaio zenbateraino bete den eta zein mailatan dagoen. Maila bakoitzak kalitate-zigilu bat lortzea dakar.
KALITATE ZUGILUAK
--------------------------------------------------------------------
ESPERIENTZIAK TRUKATZEKO GUNEA
Urtero, LGTBIfobiarik gabeko udalerrien sareari atxikitako udalerriek esperientziak trukatzeko foro batean parte hartuko dute. Helburua ekintzak ezartzeari buruzko ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko gune izatea da.