AZKAR ATERA

Kontziliazio erantzunkidea kanpaina

Sentsibilizazio kanpaina, etxeko zainketa eta zereginetan erantzunkidetasuna sustatzeko

Sentsibilizazio kanpaina, etxeko zainketa eta zereginetan erantzunkidetasuna sustatzeko

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bidez, kanpaina hau jarri du abian, etxeko lanak eta adin txikikoen eta/edo mendekoen zainketak birbanatzea sustatzeko, lan horiek emakumeei bakarrik ez egokitzeko. Halaber, gizonezkoei eskatu nahi die lan horietan gehiago jardun dezatela, kontziliazio erantzunkidearen alde eginez.

Kanpainaren helburuak hauek dira:

  • Herritarrak, oro har, eta, bereziki, gizonak, sentsibilizatzea, uler dezaten etxeko lanetan eta zainketetan erantzunkide izan behar dutela, lanean jarduteaz gain.
  • Genero-estereotipoak eta emakume zaintzaileen rola ezabatzea.
  • Zainketen lanari balioa ematea.
  • Gizonak interpelatzea, zaintza lanetan jardun dezaten eta beren bikotekideen lan profesionalak baloratu ditzaten.
  • Emakumeek beren lanbidea "uzteko" arriskua ekiditea, adingabeak, mendekotasuna dutenak eta gainerakoak zaintzeko arduradun bakarrak direla pentsatzeagatik.

"Buelta emaiozu,berdintasunean partekatu" da kanpainaren leloa

Kartelak

     

 

 

"KONTZILIAZIO ERANTZUNKIDERAKO NEURRIAK" gida 

NABIk neurrien gida hau egin du eta, bertan, foru komunitateko hainbat erakunderen laguntza edo prestazioak biltzen dira, bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa bateratzea errazteko. Helburua da herritarren eskura jatzea gaur egun dauden neurri guztiak bilduko dituen tresna arin bat.