Kattalingune

Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arretarako zerbitzu publikoa da, sexologian eta generoan espezializatutako langileek artatua. Iruñeko, Tuterako, Irurtzungo, Tafallako eta Lizarrako egoitzetatik doan ematen du zerbitzua Nafarroa osoan.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

HARRERA, INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA

  • Nafarroako herritar guztiak hartzen ditugu.
  • Barneko eta kanpoko baliabideak eskaintzen ditugu.
  • LGTBI+ kolektiboekiko konexioa errazten dugu.

ARRETA SEXOLOGIKOA

  • Sexologian adituak direnen bitartez laguntza eskaintzen dugu norberaren ezagutzan, onarpenean eta aitortzan.
  • Zer sexurekin identifikatzen zaren, nor desiratzen duzun edo zure sexualitate bakarra izateko, sentitzeko eta adierazteko moduari buruz hitz egiten dugu.
  • LGTBI+ pertsonei, familiei, taldeei eta profesionalei arreta ematen diegu.
  • Espazio konfidentziala.

ARRETA JURIDIKOA

  • LGTBI+ eskubideak ezagutarazten ditugu, eta hauek nola erabili laguntza espezializatu batekin.
  • LGTBI+ pertsonek jasaten dituzten indarkeriak nola murriztu eta aniztasuna errespetatzeko jarrerak nola sustatu aztertzen dugu.
  • LGTBI+ pertsonei, familiei, taldeei eta profesionalei arreta ematen diegu.
  • Espazio konfidentziala.

LGTBI+ TALDE, KOLEKTIBO ETA PROIEKTUENTZAKO ARRETA

  • LGTBI+ kolektibo zehatzei arreta ematen diegu.
  • LGTBI+ errealitatea ikusarazten laguntzen duten proiektuak babesten ditugu.
  • Sexu- eta genero-aniztasuna hainbat esparrutan sartzen laguntzen dugu.

AURKEZPENAK

  • Zerbitzua ezagutaraztea eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko eztabaidarako eta hausnarketarako gune bat sortzen dugu.
  • Komunitate osoari zuzendutakoak (profesionalak, elkarteak, herritarrentzako irekiak..).

 

Egoitzak

Iruña                                                                            

Abejeras 41                                                                         

T: 948 229 149                                                                    
T: 667 528 466

kattalingune@kattalingune.org                                            

Tutera

Gizarte Etxea / Rua 33

T: 617 384 932

ribera.erribera@kattalingune.org

Irurtzun

Kultur Etxea / San Migel kalea

T: 678 266 865

iparmendebaldea@kattalingune.org

Tafalla

kulturgunea / Hortanko Kalea

T: 747 412 772

zonamedia.erdialdea@kattalingune.org

Lizarra

Lizarrako Udaletxea

T: 747 413 786

tierraestella.lizarraldea@kattalingune.org

Dokumentuak

Kattalingune