1999ko abenduaren 17an, NBEko Batzar Nagusiak azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izendatu zuen, eta egun horretan emakumeen aurkako indarkeriaren arazoari buruz iritzi publikoa sentsibilizatzeko jarduerak antolatzeko gonbita egin zien gobernuei, nazioarteko erakundeei eta gobernuz kanpoko erakundeei.
Enpresek emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin duten konpromisoak lantalde osoa inplikatzen du eta onurak ekartzen ditu arlo guztietan.
Nolakoa litzake zure bizitza etxeko profesionalik gabe? Imajinatu etxeko langile lanbiderik ez dagoela. Ongizaterako lanbidea da.
Martxoaren 8an emakumeak aitortzen ditugu historiaren egile gisa, eta gizartean gizonekiko berdintasunean parte hartzeko duten eskubidea aitortzen diegu. Era berean, milaka emakumek, gizonek eta erakunde publikok mundu osoko emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio eta indarkeria mota guztiei amaiera emateko egiten duten ahalegina adierazten dugu, esparru publikoan zein pribatuan.
Sentsibilizazio kanpaina, etxeko zainketa eta zereginetan erantzunkidetasuna sustatzeko
Etxeko bakartzea dela eta eginiko kanpaina bereziaren kartelak.
Egun horretan gertaera gogoangarri bat ospatzen da: Osasunaren Mundu Erakundearen batzar nagusiak, 1990ean, homosexualitatea eritasun mentalen zerrendatik ateratzea. LGTBl+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, hau da, lesbofobia, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako eguna, eta aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-aniztasunaren aurreko gorroto adierazpen guztien aurkakoa ere bai.
Egun honen helburua lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen eskubideak aldarrikatzea da, eta sexu eta genero identitate eta orientazio guztien berdintasunaren, aniztasunaren eta ikusgaitasunaren garrantzia gogoraraztea.
Egun honen helburua lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen eskubideak aldarrikatzea da, eta sexu eta genero identitate eta orientazio guztien berdintasunaren, aniztasunaren eta ikusgaitasunaren garrantzia gogoraraztea.