Desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeria arazo ikusezina izaten jarraitzen du; askotan, indarkeria horiek ez dituzte detektatzen, ez artatzen dituen profesionalak, ez emakumeek beraiek. Eta, detektatu ondoren, ez da erraza emakumeek laguntza egokia jasotzea. Desgaitasuna duten emakumeen zaurgarritasuna areagotu egiten da oztopo fisiko, komunikatibo eta sozialen ondorioz, eta horrek zaildu egiten du salaketa jartzea edo laguntza-baliabideak eskuratzea.
Emakume Sortzaileak, INAI/NABIk eta IPES Fundazioak antolatua, emakumeen sorkuntza eta kultur jarduera ikusaraztea du helburu, baita erreferenteak sortzeko ekarpenak zabaltzea eta helaraztea ere, herritarrei informazioa, komunikazioa eta sentsibilizazioa emateaz gain.
NABIk programa hau gauzatzen du emakumeen aurkako indarkerian sakontzeko eta indarkeria hau ezabatzeko bidean aurrera egiteko. Nagusiki emakumeekin, zuzenean zein zeharka, esku hartzen duten profesionalei zuzenduta dago.
Gaur egun ezin da susmatu sare sozialik gabeko mundu bat. Emakumeen aurkako indarkeriak bilakaera izan du, eta esparru digitalera egokitu da, hainbat tresnaren bidez: gauza bihurtzea, sexualizazioa, irudi-eskubideen aurkako erasoak, pribatutasunaren, ohorearen, duintasunaren, askatasunaren edo sexu-askatasunaren aurkako erasoak, eta emakumeen osasun emozionalean, mentalean eta sexualean inpaktuak sortzen dituzten elementu erabakigarriak sartuz (zabalkunde masiboa edo berehalakotasuna, esaterako).
NABIk fenomeno horri heldu dio Ziberindarkeriei buruzko Jardunaldietan.