2021. urtean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, LGTBI+ Berdintasunerako Zuzendariordetzaren bitartez, azterketa bat enkargatu zuen, “Sexu- eta genero-aniztasuna (LGTBI+) Nafarroako Foru Erkidegoko Toki-erakundeetan txertatzeko analisi estrategikoa” izenekoa.
Bertan, indarguneak nabarmentzen dira baina baita aurkitutako zailtasunak ere. Azterketa hori lagungarria da LGTBI+ politikak udalerrietan zein puntutan ezarrita dauden jakiteko (argazki osoa izateko) eta, horri esker, INAI/NABI erakundeak ibilbide-orri bat sor dezake politika horiek ezartzen laguntzeko.
Testuinguru horretan sortu dira Nafarroako Foru Komunitatea osatzen duten udaletako teknikariei eta politikariei zuzendutako jardunaldi hauek.