AZKAR ATERA

Jaiak 2019

Udalak, jaietan ere berdintasunaren alde

Nafarroako Foru Komunitateko toki-erakundeen herriko jaien edo bestelako festen inguruko sentsibilizazio kanpaina da, testuinguru horietan gertatzen diren sexu-erasoei eta emakumeek pairatzen duten jazarpenari aurrea hartzeko helburuarekin sortu dena. Esku gorria erabiltzen jarraitzen dugu, emakumeek festetan jasaten duten indarkeriaren aurkako ikurra baita.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak kartelaren irudia eskatzeko inprimakia ematen die kanpainarekin bat egin nahi duten Nafarroako toki-erakunde guztiei. Udalek irudi hori nahi duten euskarrietan erabiltzen eta txertatzen dute (ahal dela herriko jaietako programetan, karteletan eta abarretan). 

Kartelean, Nafarroako Gobernuaren logotipoaz gain, udalerrian kanpaina bultzatzeko ardura duen udalaren logotipoa sartzeko toki bat dago, eta beti errespetatu beharko dira proposatutako irudia, testuak eta logotipoak.

Jaietako kanpaina (2019)

Bilatzailea