Jaiak

Udalak, jaietan ere berdintasunaren alde

Berridatz ditzagun jaiak”. Horixe da herriko jaietarako sentsibilizazio kanpainaren lema. Bi urtez pandemiak bertan behera utzi ondoren, jaiak bizitzeko modu berri bat proposatzen dugu: Berdintasunean. Esku gorriarekin jarraitzen dugu, festen testuinguruetan emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzeko ikur gisa.

Kanpainak kartel bat, bideo bat eta sare sozialetarako irudiak ditu. Kartelean, hiru emakumek eta bi gizonek beren asmo nagusiekin eskua markatuta dute: “etxera itzultzean seguru sentitzea”, “niretzako denbora izatea”, eta “jazarria sentitu gabe gozatzea” dira emakumeen nahiak. Gizonek konpromisoa hartzen dute idatziz, “bai bakarrik da bai” eta «matxismoa soberan dago” emakumeekiko harremanetan berdintasuna lortzeko.

Bideoak bilatzen dugun egoera erakusten du: etxera itzultzean seguru sentitzen den eta jaiez askatasun osoz gozatu duen emakumea. Gainera, sare sozialetarako beste material batzuk ere sortu dira.

NABIk materialak eskatzeko inprimaki bat ematen die kanpainarekin bat egin nahi duten Nafarroako toki entitate guztiei, irudia nahi duten euskarrietan sartu ahal izateko (jaietako programetan, karteletan, kamisetetan, etab.). Atxiki ondoren, toki-erakundeek erakundearen logotipoa eransteko aukera ematen duten bertsioetan jasoko dute materiala, betiere proposatutako irudia eta testuak errespetatuz.

 

 

Deskargatu kartelak:

Esku gorria deskargatu:

 

BESTE URTEETAKO KANPAINAK

2019 

 

Horrela nahi ditugu. Berridatz ditzagun jaiak.