AZKAR ATERA

Hartu konpromisoa Berdintasunarekin

Emakume eta gizonen arteko berdintasunak on egiten digu, zure enpresari ere bai.

Enpresek emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin duten konpromisoak lantalde osoa inplikatzen du eta onurak ekartzen ditu arlo guztietan.

 

Zure enpresak hobetuko ditu

Zure enpresarentzako onurak:

  • LEHIAKORTASUNA
  • KONPROMISOA
  • KONFIANTZA AREAGOTZEA
  • TALENTUAREN KUDEAKETA
  • OSPE KORPORATIBOA
  • CULTURA EMPRESARIAL
  • KULTURA ENPRESARIALA

 

Enpresa guztiak, langile-kopurua gorabehera, berdintasun-neurriak aplikatzera behartuak daude.

Lantaldea 50 lagunekoa edo gehiagokoa bada, legeak Berdintasun Plana negoziatzera behartzen du.

 

ZER EGIN DEZAKEZU ZURE ENPRESAN? 

Ados itzazu zure berdintasun-neurriak diskriminazio oro saihesteko

  • Ordainsarien erregistroa, berdinak diren edo balio berdina duten lanak egiteagatik soldata berdina dela ziurtatzeko
  • Langileak hautatu, sustatu eta prestatzeko prozedurak berdintasunean egitea
  • Emakume eta gizonen bizitza erraztuko duten lan-baldintza, ordutegiak eta baimenak
  • Osasuna funtsezkoa da lanean, bai eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzea ere
  • Pertsona guztiak barne hartu eta ikusaraziko duen hizkuntza erabiltzea
  • Sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak

 

Negozia ezazu zure berdintansun-plana zure lantaldea 50 kidekoa edo gehiagokoa bada, derrigorrezkoa da

  • Egoeraren diagnostikoa egin ondoren hartzen den neurri-sorta ordenatua da, gure enpresa hobeto ezagutzeko aukera ematen diguna
  • Planak berdintasuna enpresaren estrategian eta departamentuetan txertatzea ahalbidetzen dua
  • Planaren faseak negoziazioa, diagnostikoa, neurrien ekintza-plana eta gauzatzea dira
  • Berdintasun Planak REGCONen erregistratzea nahitaezkoa da

 

Nafarroako Gobernuak NABIren bidez sustatzen duen "Hartu konpromisoa Berdintasunarekin" kanpainak gizarte-eragileen eta Merkataritza Ganberaren laguntza izan du.

Deskargatu "Hartu konpromisoa Berdintasunarekin" liburuxka

Irrati-ziria

 

Aholkularitza:

Aholkularitza-zerbitzua enpresei eta erakundeei zuzenduta dago, eta aholkuak ematen ditu enpresetan eta erakundeetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa txertatzeari buruz, bereziki, berdintasun-neurriei, ekintza positiboei, diagnostikoak egiteari, berdintasun-planak egiteari, berdintasun-planak erregistratzeari edo sexu-jazarpenaren edo sexuagatiko jazarpenaren arloko prebentzio-neurriei buruz.

Aholkularitza lan horretan, Lan Zerbitzuarekin, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuarekin edo Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekin elkarlanean dihardugu.

Informazio gehiagorako: