Aurten, Nafarroako Gobernuko lau sailek elkarrekin lan egin dute kanpaina hau egiteko, eragin handiagoa izan dezan, bai eremu ezberdinetan hedatzeagatik, bai urte osoan zehar funtzionamentuan egoteagatik: NABIk, NOPLOIk, NGIk eta Hezkuntza Departamentuak sinergiak batu dituzte indarkeria sexistak prebenitzeko eta harreman guztietan tratu onak sustatzeko. Sail bakoitzak bere eremuan zabalduko du kanpaina aurten, egoera desberdinetara egokitu ahal izango delarik.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak tokiko erakundeen esku jartzen du, urtero bezala, kanpaina hau; esteka honen bidez atxiki daiteke :
https://forms.gle/GjrFWFB8hk5wTP8h6
Atxiki ondoren, material guztiak (kartelak eta spota) erabili ahal izango dituzte, nahi duten euskarrien bidez zabaltzeko (jai-programa, kartelak, sare sozialetan...).
Iaz bezala, udalerriek kartelan herriaren izena eta armarria txertatzeko aukera izango dute, “Nafarroan… Gozatu, partekatu eta errespetatu” eslogan generikoa pertsonalizatuz.