AZKAR ATERA

Gizonekiko esku-hartzeak: helburuak berrikusi eta doitzeko gunea

Jardunaldia

Maiatzak 26 - Jardunaldia honako arlo hauetako profesionalei zuzenduta dago: Berdintasuna, Hezkuntza, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak, emakumeen ahalduntzea eta indarkeriaren prebentzioa, etc..

Baliokidetasun existentzialari dagokionez, gizonek emakumeekin ezartzen dituzten botere-harremanak errotik aldatzeko egin behar duten lanari buruz, gizarte-adostasuna dago

Hala ere, gizonekin hainbeste esku-hartze egin ondoren, helburu hori lortzen ari al da? Zer egitura-aldaketa ari dira lortzen berdintasunezko maskulinitateak? Nola eta zenbat eragiten dute emakumeen eguneroko bizitzan?

NABIk “bidean geldialdi” bat egitea proposatu du, maiatzaren 26rako, eta jardunaldi trinko baterako deialdia egin du, hasitako ekintzen ibilbidea aztertzeko, emakumeekiko berdintasun-loturen esparruan helburuak betetzen diren ebaluatzeko eta etorkizuneko ekintzak berresteko, zuzentzeko edo doitzeko gakoak bilatzeko.

Horretarako, erreferentziazko adituak izango ditugu, zeintzuek duela urte batzuetatik hona ekarpen teorikoak eta praktika zehatzak egiten dituzte emakume eta gizon talde ugarirekin. Gizonekiko esku-hartzea diziplina anitzeko ikuspegitik ikertu dezaketen profesionalak dira, Espainiatik eta Mexikotik etorriak.

Jardunaldia honako arlo hauetako profesionalei zuzenduta dago: Berdintasuna, Hezkuntza, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak, emakumeen ahalduntzea eta indarkeriaren prebentzioa; berdintasunarekin konprometituta dauden profesionalak, erakundeak eta enpresak; eta, oro har, gizonei zuzendutako edozein esku-hartzeren erreferentzia-esparrua, helburuak eta edukiak zorrotz berrikusteko interesa dutenei eta diseinua, jarraipen-jarraibideak eta dagokion ebaluazioa egiteko orduan erabiltzen diren gakoei.

Jardunaldia zuzenean zabalduko da Youtubeko gure kanalean, ponentziak bertan gordeko direlarik: https://youtu.be/G1H0LeZnwk8

PROGRAMA

  • 9:00: Javier Remírez lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak eta Eva Istúriz NABIko zuzendari kudeatzaileak emango dute hasiera.
  • 9:30: “Alerta berria emakumeen bizitzan”, Susana Covasekin, Psikologia Sozialean eta Pedagogian trebatua. Emakumeen egunerokotasunari aplikaturiko feminismoan aditua. 30 urte baino gehiago emakumeak ahalduntzeko prestakuntza-ikastaroak eta tailerrak koordinatzen. Gizonen bizitzako hainbat alderdiren ikertzailea.
  • 10:10: «Maskulinitate berrien ereduaren azterketa kritikoa» Luis Bonino psikiatra eta psikoterapeutarekin, maskulinotasunari heltzen aditua. “Mikromatxismoak eta gizonak eta genero-indarkeria” liburuaren idazlea. Genero Indarkeriaren Estatuko Behatokiko kidea.
  • 10:50: Eztabaida.
  • 11:15: Atsedenaldia
  • 11:45: “Emozioen adierazkortasunetik emozio etikoen eraikuntzara”, Luis Botellorekin, gizarte-psikologian doktorea eta UAMeko irakaslea (Mexiko). 2008ko Ikerketa Sari Nazionala: emakumeen aurkako indarkeria, maskulinotasunaren azterketatik. Gizonekin lan egiten aditua.
  • 12:15: “Misoginia sexu-joeratik at”, Mikel Otxotorena politologo eta soziologoarekin. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako masterra. Gizonezko taldeen hezitzaile eta koordinatzailea, 20 urteko esperientzia maskulinitateen eta berdintasunaren esparruan. Nazioarteko aholkularia.
  • 12:55: “Gizonen mugimenduen berrikuspen historikoa. Gizonentzako programak eta ikerketak aztertzeko gakoak”, Roberto Garda ekonomialariarekin eta Soziologiako masterrarekin. Mexikon, Hombres por la Igualdad elkarteko zuzendaria eta gizonezkoen maskulinotasunari eta indarkeriari buruzko azterlanen aitzindaria. 30 urteko esperientzia gizonekin egindako esku-hartzeetan.
  • 13:40: Eztabaida.
  • 14:10: Aperitibo atsedenaldia
  • 15:30: “Gizonezkoen aldaketa ikuspegi feministatik landuz”, Olmo Morales soziologoarekin,“Subjetividad Masculina y Cambio” elkartearen bazkide fundatzailea. Hezitzaileen hezitzailea eta gizon taldeen koordinatzailea. Pertsonarengan zentratutako terapian espezialista. 10 urte baino gehiago emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzen.
  • 16:05: “Gizonekin praktika zehatza egiteko gako eta tresna erabilgarriak, ikuspegi etiko eta feministatik” Fabian Lujan soziologoarekin, gizon-taldeen koordinazioan aditua, ikuspegi feministarekin. Esku-hartze sozialeko profesionalen taldeen hezitzailea eta masterreko eta prestakuntza-programetako irakaslea.
  • 16:40: “Maskulinotasunari buruzko hezkidetza-ikuspegia, berdintasunarekiko konpromisorako”. Miguel Angel Arconada, Gaztelania eta Literaturako katedraduna. Hezkidetzan (koedukazioa) espezialista eta ikastetxeetan berdintasun planen aholkularia. “Convivir en Igualdad -Prevención de la violencia masculina hacia las mujeres en todas las etapas educativas” lanaren egilekidea.
  • 17:15: Eztabaida.
  • 17:45: Ondorioak eta amaiera, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen eskutik, Eva Istúriz.

  • Lekua: Tres Reyes hotela (Taconera kalea, 1 Iruña) eta zuzenean jarraitzeko esteka honetan: www.igualdadnavarra.es.

Izen-ematea: informacioninai@navarra.es

Programa

Prentsa-oharra

Gizonekiko esku-hartzeak: helburuak berrikusi eta doitzeko gunea