AZKAR ATERA

Etxeko profesionalak. Beste lan batzuk ahalbidetzen dituen lana kanpaina.

Nolakoa litzake zure bizitza etxeko profesionalik gabe? Imajinatu etxeko langile lanbiderik ez dagoela. Ongizaterako lanbidea da.

Etxeko enplegua beste edozein lan bezain garrantzitsua dela, eskubideak eta betebeharrak dituena, aldarrikatzea; emakume enplegatuek – 9.000 inguru Nafarroan – lan-baldintza eta lan-eskubide hobeak lor ditzaten laguntzea; eta zaintzaren sektorea indartzea.

Proposamen horiekin, NABIk “Etxeko profesionalak. Beste lan batzuk ahalbidetzen dituen lana” sentsibilizazio kanpaina abiarazi du.

Etxean kontratatutako lanak beste gremio batzuetako profesionalek edo pertsonek ongizate handiagoa izan dezaten edo beren lanetan jardun ahal izan dezaten laguntzen du. Etxea txukun, garbia, erosoa… edukitzeak bizitza errazten du eta gizarteak hobeto funtzionatzen du.

Etxeko lana beste edozein lana bezalakoa da. Hori dela eta, NABIk kontratatzen dutenen zein langileen eskubide eta betebeharren berri ematen du. Etxeko langileak ahalduntzeko, Institutuak aholkularitza juridiko-laboraleko zerbitzu bat jarri du abian, zeinean jada hitzordua eska daiteke

Institutuak neurri hauek hartu ditu 2021ean sektoreari buruz egin zuen azterlanaren ondorioz. Azterlanak egiaztatu zuenaren arabera, prekarietatea da sektore honen ezaugarrietako bat, gizartearen desberdintasun-estrukturala dela eta.

 

                    

 

Informazio-liburuxka

Kartela

Prentsa oharra