AZKAR ATERA

Esperientziak

Artikulu interesgarriak 

Soldata berdintasuna da lan eremuko erronka nagusietako bat, emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez. Artikulu honetan, Carolina Martínez Moreno irakasleak gogoeta egin du gure herrialdeko egoerari buruz. Esteka 

Ekintzailetza esperientziak 

Nafarroako Ganberak bi emakumeren esperientzia erakusten du. Emakume horiek hausnarketa berritzailea erabili dute ekintzailetzarako zailtasunak gainditzeko. Bideo honetan Maite eta Patriciaren esperientziak ezagutuko ditugu. Bideoa (18') 

Berdintasuna negozio ona da

Berdintasuna negozio ona da; hori da Nazio Batuen Erakundeak (NBE Emakumeak) eta Munduko Ituna programak ekintza-esparru gisa aurkezten duten mezua; helburua da emakumeak ahalduntzea. Zazpi printzipio hauetan oinarritzen da:

  • Genero-berdintasuna sustatzea zuzendaritzako mailarik gorenetik.
  • Gizon eta emakume guztiak berdintasunez tratatzea lanean; giza eskubideak eta diskriminaziorik eza errespetatzea eta defendatzea.
  • Langile guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea zaintzea.
  • Emakumeen hezkuntza, prestakuntza eta garapen profesionala sustatzea.
  • Emakumeen ahalduntzearen aldeko praktikak egitea enpresa garapenean, hornidura katean eta marketinean.
  • Berdintasuna sustatzea ekimen komunitarioen eta sostenguaren bidez.
  • Genero-berdintasunaren alde egindako aurrerapenak ebaluatzea eta zabaltzea.

  Esteka honetan jasotzen dira enpresen esperientzia on batzuk.