AZKAR ATERA

Ekintza plana

Emakumeen aurkako indarkeria desberdintasunaren eta genero-diskriminazioaren adierazpena da. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean duen konpromisoan, Nafarroako Gobernuaren Ekintza Plana bultzatzen du, apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea garatzen duena, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jarduteko. Plan horrek bost plan sektorial ditu: berdintasuna, Hezkuntza, Osasuna, Justizia eta Barnea, eta, azkenik, Enplegua, Gizarteratzea eta Etxebizitza.

Plan honi eta bere jarraipenari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu

 

PROFESIONALEN GIDA

Emakumeen aurkako indarkeriari arreta emateko Nafarroan dauden baliabide publikoen mapa jasotzen du. Hainbat arlotako profesionalek baliabideei buruzko informazioa izan dezaten, zein unetan esku hartzen duten identifikatu dezaten eta baliabide horiek behar bezala erabil ditzaten landu da.

2025eko Profesionalen Gida