LGTBI+ kolektiboaren eskubide-berdintasun erreala bultzatu eta sustatzea, eta genero-desberdintasunaren aurrean ahulak diren kolektibo horiei eragiten dien genero bereizkeria gainditzeko arreta-neurri espezifikoak garatzea dira LGTBI+ Berdintasunerako Zuzendariordetzaren helburu nagusiak, baita LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasuna bultzatu eta sustatzea ere, Nafarroako Administrazioaren politika, plan, programa eta jardueren barruan.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Ekintza Plana prestatu du, prozesu parte-hartzaile baten bidez. 2019tik 2022ra bitarteko iraupena izango du, eta neurriak ditu pertsona gay, lesbiana, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen berdintasun erreala eta eraginkorra bermatzeko.
Horren helburua da erakundeen arteko ekintza koordinatu eta planifikatu bat definitu eta garatzea, bai aniztasun sexo-generikoaren ikuspegia erakundeen jardueran txertatzeko, bai Nafarroako Foru Komunitateko LGTBI+ pertsonen beharrei erantzuteko, benetako berdintasunaren eta eskubideen ikuspegitik.