AZKAR ATERA

Ekainak 28 LGTBI+ Harrotasuna

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Egun honen helburua lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen eskubideak aldarrikatzea da, eta sexu eta genero identitate eta orientazio guztien berdintasunaren, aniztasunaren eta ikusgaitasunaren garrantzia gogoraraztea.

Ekainaren 28an, LGTBI harrotasunaren nazioarteko eguna edo Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual, Transgenero eta Intersexual Nazioarteko Eguna LGTBI+ pertsonen bizitzan gizarte-berdintasun osoa eta eraginkorra normalizatzeko eta finkatzeko tresna da.

E28 kanpaina (2023)

Nafarroako Gobernuak bat egin du aurten ere ekainaren 28arekin. "Harrotasunez gozatzen" kanpainaren leloa da.

LGTBI+ pertsonek espazio guztietan askatasunez egoteko eta adierazteko duten eskubidea aldarrikatu nahi da, eta gizarte osoari eskatzen zaio bere ekintzen bidez LGTBI+ pertsonak aske senti daitezen laguntzea.

 Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala

 

 

DESKARGATU:

     

 

 

Beste edizioak: