Nafarroako emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan estrategikoa
Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plan estrategikoa garatzen ari da. Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna bermatzeko aplikatu beharreko zeharkako helburu eta neurriak ezarriko ditu plan honek. 6 urteko indarraldia izanen du eta Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren diagnostikoa, helburu eta orientazio estrategikoen definizioa, ekintzak eta horien lehentasuna, jarraipen eta ebaluazio metodoak eta aurrekontua bilduko ditu.
Emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua
Printzipio horren bidez, emakumeen eta gizonen presentzia, parte-hartzea eta ordezkaritza paritarioa bermatu nahi da. Eremu publikoan, kontuan hartu beharko da politika publikoak landu eta ebaluatzean, epailetzan, kide anitzeko organoen osaeran, epaimahaietan eta erabakiak hartzeko guneetan. Eremu pribatu, profesional edo enpresarialean, bereziki kontuan hartu beharko da zuzendaritza organoetan eta administrazio kontseiluetan.
Ordezkaritza orekatuaren printzipioak emakume eta gizonen presentziari egiten dio erreferentzia, eta, horren arabera, sexu batek ere ez du gaindituko aipagai den pertsona-multzoaren %60a, eta ez da izanen %40tik beherakoa ere. Xedea izanen da sexu bakoitzeko pertsonen %50era iristea.
Europako Parlamentuaren ebazpena, erabakiak hartzeko prozesuetan emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatuari buruzkoa.
Genero klausulak kontratazioan eta laguntza publikoetan
Foru administrazioak Erosketa Arduratsuaren Estrategian adostutako genero-klausulak jaso ditu. Tokiko kontratazioan genero-klausulak aplikatzeko gida bat ere badago.
Genero-ikuspegia duten estatistikak eta azterlanak
Administrazio publikoek sexu-aldagaia sartzen dela bermatu behar dute, eta kategoriak bildu behar dituzte estatistika, inkesta eta datu-bilketa guztietan, eta adierazle estatistikoak sartu behar dituzte, esku-hartzearen eremuetan bereizkeria anizkoitzak eragiten dituzten beste aldagai batzuen eragina hobeki ezagutzeko.
Nastaten laguntzarekin, Nafarroako Genero Berdintasunaren Indizea sortu da, Genero Berdintasunerako Europako Institutuaren metodologiari egokitutako adierazle sintetikoa. Indize horrek azaltzen du Nafarroako gizartea zer mailatan ari den Aurrera egiten genero berdintasunaren arloan, eta Europako herrialdeekin alderatzeko aukera ematen du.
Administrazioetako langileen trebakuntza
Komunikazio ez-sexista
Administrazio publikoek hizkuntza barneratzailea eta ez-sexista erabiliko dute. Hizkuntza hori erabiliko da Administrazioaren eremu guztietan eta zuzenean edo hirugarren pertsona edo entitateen bitartez sortzen diren agiri, formulario, inprimaki eta euskarrietan.
Komunikazio-estrategia barneratzaileei buruzko gida.
Genero-eraginari buruzko txostenak
Foru legearen aurreproiektuek, izaera orokorreko xedapen arau-emaileek eta Nafarroako Gobernuaren onespenaren mende jartzen diren planek generoaren araberako eraginari buruzko txosten bat izan beharko dute. Toki entitateek egindako ordenantzek ere genero eraginaren txostena izan beharko dute.
Genero-ikuspegia duten aurrekontuak
Berdintasunerako Foru Legearen 23. artikuluak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorretan genero ikuspegia sartzea berdintasunerako eskubidea bermatzeko mekanismoetako bat dela.
Aurrekontuetan genero ikuspegia txertatzeko proiektuak lau ardatz nagusi ditu:
Proiektu honek martxan jarraitzen du, izan ere, genero ikuspegia aurrekontuetan txertatzeko prozesu hori epe ertain-luzeko prozesutzat hartu behar da, eta horrek pixkanaka hobetzen joateko denbora, ezagutza eta esperientzia eskatzen ditu. Beraz, Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusia, NABIrekin koordinatuta, lanean ari da 2020an aurrekontua sailkatzeko, berdintasunean eragin handiena duten programak zein diren kontuan hartuta. Hala, datorren urtetik aurrera, programei ekiteko egutegia eginen dugu, eta berdintasuna lortzeko garrantzitsuenak direnak lehenetsiko ditugu.
Langileen kudeaketa
Gaur egun, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta NABIren artean Nafarroako Foru Administrazioko langileen berdintasunerako plana egiteko lanak hasiak dira.