Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak
Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak. “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak, eta Lana eta Eginkizunak bateratzeko Toki itunen Programa”.
Dirulaguntza honen bidez, tokiko erakundeetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-proiektuak bultzatu nahi dira, bai eta bateragarritasunaren aldeko tokiko itunen programa ere, NABIren emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko lanarekin bat etorriz.
2020. deialdia
“Aukera-berdintasuneko agenteak kontratatu eta lanpostu horiek finkatzeko dirulaguntzak toki entitateei”
Berdintasunerako agenteak kontratatzeko laguntza funtsezko tresna da tokiko eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako helburuak ezarri eta bultzatzeko.
2020. deialdia
Berdintasun teknikak toki entitateetan
NABIren lehentasunezko lan-ildoetako bat aukera-berdintasuneko agente profesionalaren sustapena eta jasangarritasuna sustatzen jarraitzea da.
Irudi hori funtsezkoa da berdintasun-printzipioa eta genero-ikuspegia tokiko administrazioaren jardueretan eta herritarrekiko lanean txertatzeko, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea baita.
Berdintasunerako agentea duten toki entitateak.
'Udaleko berdintasun-arloetako lana planifikatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko ibilbidea”
Sareko lana
Toki entitateetako Berdintasun Teknikarien Sarea sareko lan talde batean eratzen da, NABIrekin batera, tokiko esparruan berdintasun-politikak koordinatzeko aldizkako bilerak eginez eta metodologia komunak erabiltzea adostuz. Gainera, 2018az geroztik, hitzarmen bat dago Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) artean, xede duena lankidetza antolatzea, tokiko eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak indartzeko eta sareko lana bultzatzeko, tokiko erakundeetan berdintasun-printzipioa aplika dadin.