AZKAR ATERA

Berdinna Saria 2026

Berdinna Sariaren bidez, Nafarroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen jarduerak publikoki aitortzen ditu Nafarroako Gobernuak.

 

 

 

Nafarroako Gobernuak, Berdinna Sariaren bidez, jendaurrean aitortzen du Nafarroan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeen jarduna. Saria 3.000 €-koa da, eta Gobernuko presidenteak emango du, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

Berdinna 2026 saria

Berdinna 2026 sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Hautagaitzak abenduaren 31ra arte aurkez daitezke, izapide-fitxaren bidez. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: azalpen-memoria, eta, borondatez, hautagaitzari laguntzeko gutunak eta alegatutako merezimenduak abalatzeko eta egiaztatzeko beste edozein dokumentazio osagarri ere aurkeztu ahal izango dira.

Zalantzak dituzu? Idatz iezaguzu berdinna@navarra.es helbidera edo deitu 848 421 588 zenbakira

2026ko deialdia
Deialdia 2025eko urriaren 2an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (207 zk.). NAOrako esteka.

 

Sariak: