“Emakumeen aurkako indarkeria da biktima zalantzan jartzen duen delitu bakarra. Aldatu!” Hau da Nafarroako Gobernuak 2022ko Azaroaren 25a – Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta egiten duen hausnarketa eta apelazioa.
Testuinguru formal zein informaletan, indarkeria-egoera desberdinen berri ematen duten emakumeen kontrako diskurtsoak sortzen dira: haien testigantzak, portaerak, erreakzioak eta abar zalantzan jartzen dira.
Merezitakoa izan du? Ez, berak ez du inolaz ere merezi. Gona motza eramateak, gauez kale bat zeharkatzeak, ezkonduta jarraitzeak, alkohola edateak, amore emateak, egoera ahulean egoteak edo hainbat eta hainbat egoerak ez dute emakumea errudun egiten. Erruduna emakumeak erasotzen, bortxatzen, manipulatzen, jasartzen, dirurik gabe uzten edo sexu-helburuekin esplotatzen dituena da. Erantzulea da delitua egiten duena eta emakumearen erabakia errespetatzen ez duena.
Emakumeen aurkako indarkeriaren kasuan, zergatik sortzen dira emakumeekiko zalantzak, susmoak eta mesfidantza?
Indarkeria gaitzesten edo justifikatzen duten esamesa horiek oso ondorio kaltegarriak dituzte. Biktimak birbiktimizatzen dituzte. Indarkeria bikoitza da: erasotzailearengandik jasotzen dutena eta sinesgarritasuna zalantzan jartzen dutenengandik jasotzen dutena. Babestu egin behar dira. Kanpainak, beraz, automatismoak, aurreiritziak eta inertziak berrikusteko eta gizartean dagoen matxismoaz jabetzeko gonbita egiten du.
Beste edizioak