AZKAR ATERA

Argitalpenak

Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuak, LGTBI+ pertsonei,haien familiei, hurbilekoei eta profesionalei arreta emateko zerbitzu publikoarekin batera – Kattalingune –, prestatu du LGTBIfobiak eragindako gorroto-delituen biktimentzako gida hau.

Bertan azaltzen dira eraso LGTBIfobikoa jasanez gero eman beharreko urratsak, zein diren salaketa bat jartzerakoan kontuan hartu behar diren elementu garrantzitsuenak, zein diren biktimek dituzten eskubideak eta prozesuan dauden arreta-eta laguntza-baliabideak.

Gidak Nafarroako Gobernuak Kattalinguneko Zerbitzu Publikoaren bidez eskaintzen duen doako aholkularitza juridikoko zerbitzua osatzen du. Nahi izanez gero, Baliabideak laguntza juridiko eta emozionala emateko aukera ere badu.

 

Gida honek Nafarroako Berdintasunerako Institutuak herritar askori eragiten dieten sexu eta/edo genero bereizkeria ugariak gainditzeko neurriak sustatu, bultzatu eta ezagutarazteko duen nahiari erantzuten dio.

Horren helburua izan da transexualek, familiartekoek eta gaian interesa duten pertsonek lagunduta eta babestuta sentitzea, eta kontzeptu-esparru bat izatea, gaian, kultura-eta gizarte-testuinguruan eta arau-esparruan kokatzeko. Gidaren bigarren zatian, Nafarroako herritarrok administrazio publikoan ditugun zerbitzuak jasotzen dira, baita transexualen eta familien kolektiboei buruzko informazioa ere.

 

  • Adineko LGTBI+ pertsonei buruzko lehen azterlana, Nafarroan

Azterlan hori sortu zen Nafarroan adineko LGTBI+ pertsonen egoera zein den jakiteko, eta Foru Komunitateko baliabide eta zerbitzuen bidez haien premiei erantzuteko.

Horren azken helburua da ibilbide-orri bat ezartzea, sexu- eta genero-aniztasuna adinekoentzat eskuragarri dauden baliabide guztietan txertatzeko.

Testuinguru horretan sortu zen "eremu soziosanitarioko profesionalentzako" jardunaldia (talde teknikoa eta zuzeneko arreta). Profesional horiek dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako edo Auzoko Unitateetako langileak, ELZ, telelaguntza, adinekoen egoitzak, eguneko zentroak, erretiratuen klubak, osasun-zentroak, etab.

 

  • Nafarroako Foru Komunitateko toki-entitateetan sexu- eta genero-aniztasuna ezartzeko azterketa estrategikoa.

Azterlan honen ardatza da ikustea Nafarroako toki erakundeek zer oztopo, sinesmen mugatzaile/eragozpen, tresna eta baliabide dituzten ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea ezartzeko; foru lege hori lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen (LGTBI+) berdintasun sozialari buruzkoa da.

Horren helburua ibilbide-orri bat ezartzea da, Nafarroako toki erakundeetan LGTBI+ errealitatea txertatzeko.

Testuinguru horretan sortu ziren Nafarroako Foru Komunitatea osatzen duten udaletako teknikari eta politikarientzako jardunaldiak.