AZKAR ATERA

Zabalik dago emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako 2022 Berdinna sarirako hautagaitzak aurkezteko epea

2021/12/30
Zabalik dago emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako 2022 Berdinna sarirako hautagaitzak aurkezteko epea

Nafarrako Gobernuak zabaldu du 2022 Berdinna sarirako hautagaitzak aurkezteko epea, zeinek aitortzen duen emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aldeko pertsonen eta entitateen lana.

3.000 euroko hornidura ekonomikoarekin, saria ematea dagokio Maria Chivite Lehendakariari, Emakumeen Nazioarteko Eguna den martxoaren 8ko oroimenaren esparruan.

Bosgarren edizio honetarako hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira datorren ostiraletik urtarrilaren 17ra arte, abenduaren 30eko, osteguna, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako sariaren deialdian adieraziaren arabera. Informazio guztia eta eskaera modeloak kontsulta daitezke Nafarroako Gobernuaren Interneteko tramiteen fitxa estekan.

Proposamenekin datozen entitateek edo pertsonek formulario bat eta 1.000 arteko memoria bat aurkeztu beharko dute, aurkezpena bermatzen duten meritu garrantzitsuak barne hartzen dituena. Hautagaitzarekin lan edo proiektu bat aurkezten denean, hura azken bi urtetan garatua izan beharko da.

Epaimahaiko lehendakaria izango da Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria, lehendakariordea izanik Eva Isturiz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendari gerentea. Batzordekideak dira Mª Angeles Garcia NABI-ko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzako zuzendariordea; Nafarroako Berdintasunaren Kontseiluko bi ordezkari:  Idoya Aranaz eta Ines Munuer; Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) ordezkari bat, Juan Jesus Echaide; eta Rosalia Echeverria, Afammer Nafarroako Landa Inguruneko Familien eta Emakumeen Elkartearen ordezkari bezala; entitate honek jaso zuen 2021 Berdinna Saria.

Baloratuko dute hautagaitzen ibilbidea berdintasunaren arloan; emakumezkoen jarduera aitortzen duten, eskubidetarako eta aukeretarako haien berdintasuna sustatzen duten edo haien ahalduntzea sustatzen duten jardueren, ekintzen, lanen edo proiektuen garrantzia; hala nola Foru Komunitatearekin duten lotura.

Aurreko golardoak

Edizio honetara arte, Berdinna saria jaso dute Blanca Fernandez Viguera (2018) gizarte ikertzaileak, zeini aitortu zitzaion “generoa ezagutzeko eta aztertzeko bere jarduera, ikerketa eta irakaskuntza bitarteko, bere aktibismo feministarekin batera”; Alaiz elkarteak (2019), aitortzeko “emakumeen ahalduntze soziala sustatzearen aldeko bere eguneroko jarduera, gaindituz eurentzat muga suposatzen zuen etxeko esparrua”.

Halaber Astelehen Lilak Nafarroa Elkarteak (2020); erakunde hau “sortu zen beste behin gogora ekartzeko eraildako emakumeak eta bere eboluzioa emakumeen lana aitortzera zuzendutako ekintzak eta proiektuak garatzera hala nola sexuen arteko eskubideen eta aukeren berdintasuna sustatzera bideratu zen”.

Amaitzeko, 2021eko edizioan, Nafarroako Landa Inguruneko Familien eta Emakumeen Elkarteak (Afammer Navarra), “landa-ingurunean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeagatik eta despopulatzearen aurkako estrategian bete zuen paregabeko zereginagatik”.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea