AZKAR ATERA

Nafarroako Gobernuak estereotipo sexistak hausteko eta egunerokotasunean berdintasuna praktikatzeko gonbita egin die herritarrei

2026/02/27
Kanpainaren kartela Kanpainaren kartela

"Urra ditzagun estereotipoak, praktika dezagun berdintasuna" leloa aurkeztu du Remirez lehendakariordeak M8ko kanpaina instituzionalerako, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak bultzatutako kanpaina berriak gonbita egiten die herritarrei berdintasuna beren eguneroko bizitzan modu errealean praktikatu dezaten eta sakon errotutako dinamika sexistak zalantzan jar ditzaten.

"Urra ditzagun estereotipoak, praktika dezagun berdintasuna" lelopean, Foru Gobernuaren kanpaina berriak desberdintasunari eusten dioten eguneroko keinuak eta portaerak berrikustera gonbidatzen gaitu, hala nola zainketen eta buru-kargaren banaketa desberdina normalizatzen dutenak, erantzunkidetasuna borondatezko laguntza gisa aurkezten dutenak eta ez erantzukizun partekatu gisa, edo erabakiguneetan emakumeen presentzia txikiagoa interes falta bati egozten diotenak, oraindik ere badirauten egiturazko oztopoak alde batera utzita.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Video de la campaña por el 8M  

Carteles de la campaña  


Zerrendara itzuli

Bilatzailea