AZKAR ATERA

Nafarroako Gobernuak diskurtso eta jarrera LGTBIfobikoen aurrean aldaketarako eragile bihurtzeko deia egin die herritarrei

2024/05/06
Taberna lehendakariordea eta Patricia Abad, gaur, NABIko eta LGTBI kolektiboari lotutako elkarteetako ordezkariekin batera. Taberna lehendakariordea eta Patricia Abad, gaur, NABIko eta LGTBI kolektiboari lotutako elkarteetako ordezkariekin batera. Nafarroako Gobernuak diskurtso eta jarrera LGTBIfobikoen aurrean aldaketarako eragile bihurtzeko deia egin die herritarrei

Nafarroako Gobernuak LGTBI+ kolektiboaren aurkako diskurtso eta jarrerak ezabatzen laguntzeko aldaketa eragile bihurtzeko deia egin die herritarrei. Beharrezkotzat jotzen du, gainera, pertsona horiek jasaten dituzten jazarpen- eta eraso-kasuak argitara ateratzea, gaur egun emakumeek pairatzen duten gutxiespen-egoera saihesteko, Estatu mailako azken txostenetan % 80koa baita.

Helburu horrekin abiarazi du hilabete honetan, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunari dagokion maiatzaren 17aren harira ‘Ikusi ez arren, LGTBI+fobia hor dago. Ekin!’ lelopean diseinatutako sentsibilizazio-kanpaina bat. Mezu horren helburua da pertsona guztiek sexu-orientazioagatik pertsonen aurkako gorroto-diskurtsoak iraultzeko duten gaitasuna nabarmentzea. 

Félix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak gaur aurkeztu du kanpaina hau Patricia Abad Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (INAI/NABI) zuzendari kudeatzailearekin eta Luna Martinicorena erakunde honetako zuzendariordearekin batera. Tabernak gogora ekarri digu “1990ko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasun gisa sailkatzen zuen aipamena ezabatu egin zuela eskuliburuetatik. Eta une horretan, aldatu egin zen homosexualitateari begiratzeko modua".

"Asko izan dira LGTBI+ pertsonen eskubideak aitortzean lortutako aurrerapenak; gai horrekin batera, gizarte-mailan aldaketak eta aurrerapenak egin dira. Hala ere, oraindik zeregina badago pertsonei sexu orientazioagatik edo sexu- eta genero-identitateagatik dieten gorrotoa desagerrarazteko ”, adierazi du lehendakariordeak.

Foru Gobernuak beharrezkotzat jo du elkarteen hala nola herritarren eskutik lan egiten jarraitzea, diskurtso antifeministen eta LGTBIfobikoen presentziaren egungo gorakada geldiarazteko eta gizartean, hezkuntzan, osasunean, lanean edo ekonomian mantentzen diren jarrera diskriminatzaileak ezabatzeko. Hori dela eta, ekitaldian izan dira halaber LGTBI+ Kattalingorri eta Ilota Ledo kolektiboetako ordezkariak, Patxi Vera arartekoa eta ordezkari politikoak. 

Félix Tabernak azpimarratu duenez “guztion ardura da gizarte anitzago eta bidezkoagoa eraikitzea. Ondorioz, aurten, kanpaina honen bidez, LGTBI+ kolektiboarekiko gorrotoa badagoela jakinarazi nahi diogu gizarteari. Baina ez dugula beti ikusi izaten”.

Nabarmentzekoa da Nafarroako Gobernuak LGTBI+ Kattalingune pertsonentzako Arreta Integraleko Zerbitzuarekin zein Iruñako, Tuterako, Irurtzungo, Tafallako eta Lizarrako egoitzetan informazioa, arreta sexologikoa eta psikologikoa zein juridikoa eskaintzen espezializatutako langileekin kontatzen duela. Gainera, LGTBIfobiagatiko gorroto-delituen biktimentzako gida bat ere badu, era honetako egoerak identifikatzen jakiteko eta salatu ahal izateko informazioa ekartzen duena.

Erasotuen % 80k ez du salaketarik jartzen

Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual, Intersexual eta gehiagoren Estatuko Federazioak (FELGTBI+) eginiko azken txostenaren arabera, sexu- eta genero-orientazio eta -identitateagatiko gorroto-delituak dira bigarren salaketa-arrazoia, arrazakeria eta xenofobiagatiko gorroto-delituen ondoren. Gauza bera ondorioztatzen du Barne Ministerioak argitaratutako 2023ko gorroto-delituei buruzko azken txostenak. 

FELGTBI+en 2023ko txostenak egiaztatzen du jazarpen, diskriminazio edo erasoren bat jasan izan duten pertsonen % 80,7k ez zuela salaketarik jarri. Pertsona horien artean, % 23,7k salaketa jarri zuen LGTBI+ elkarteen aurrean; % 56,9k, aldiz, ez zuen salaketarik jarri inon. Egoera horien eraginpean suertatutako pertsonen % 56,9ak jarri omen zuen salaketa. 

Txosten horrek berak balizko azpi-detekzio bati buruz hitz egiten du, aurkezten diren baina kolektibo horren aurkako gorroto-delitutzat ofizialki identifikatzen ez diren salaketekin zerikusia duena. Hori dela eta, beharrezkoa da errealitate hori ikusarazten laguntzea eta desagerrarazteko neurriak bultzatzen jarraitzea. 

Nobedade gisa, Nafarroako Gobernuak LGTBIfobiaren aurka aurten abiatu omen duen kanpaina, M17a dela eta, hainbat elkartek ideiak biltzeko egindako parte-hartze prozesu baten emaitza da. Irudi nagusia proba bisualetarako kartel bat da, eta, bertan, lehen begiratuan ikusten ez diren LGTBI+ kolektiboaren aurkako mezuak aurki daitezke. Horrela, pertsona horiek jasaten dituzten diskriminazio-egoerak argitara emateko beharra azpimarratu nahi da. 

Kanpaina kartelen bidez zabalduko da udaletan, zentro nahiz zerbitzu publikoetan, udaletxeetan eta elkarteen egoitzetan, prentsa idatzian (Diario de Navarra, Diario de Noticias, Gara eta Nafarroako Hitza egunkarietan) eta sare sozialetan. Horrez gain, Nafarroako Jauregian olanak zabaldu dira mezu nagusiarekin.  

17M, 1990ean ezarritako aldarrikapen-data 

17Mak 1990ean Osasunaren Mundu Erakundearen gaixotasunen eskuliburutik homosexualitatea ezabatu zela oroitarazten digu, eta horrek homosexualitatea despatologizatzea ekarri zuen. 2022an urrats bera eman zen transexualitatearekin, ordura arte eskuliburu berean jasoa baitzegoen, buru-nahasteen atalaren barruan. 

Aldi honetan zehar, aurrerapen nabarmenak atzeman dira LGTBI+ eskubideen arloan, bai Espainiako Estatuan eta bai Nafarroan. LGTBI+ pertsonei eskubideak aitortzen eta bermatzen dizkieten legeak onartu dira, gizarte-mailan aldaketak eragin dituztenak. 

Estatu mailan azken bi hamarkadetako mugarrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: 2005eko Kode Zibilaren aldaketa, LGTBI kolektiboko pertsonen arteko elkartze zibilak ahalbidetu zituena; 2007an irekitako aukera, dokumentuetan izena eta sexua aipatzeko erregistro-aldaketa bat egin ahal izateko; edo otsailaren 28ko 4/2023 Legea, transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako hala nola LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko. Nafarroan, lehen lege-aurrerapenak genero-identitateagatik ez baztertzeari hala nola hauen eskubideak aitortzeari buruzko azaroaren 19ko 12/2009 Foru Legearen eskutik iritsi ziren, eta ondoren LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legeak osatu zuen. 


Zerrendara itzuli

Bilatzailea