Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak generoagatiko lan-arrakala murrizteko Enplegu Planaren Politikei buruzko jardunaldian parte hartu du gaur goizean. Bertan nabarmendu duenez, egiteko bidea badago ere, "Nafarroak 10 puntu murriztu du soldata-arrakala hamarkada batean. Dagoeneko ez gaude gizonen eta emakumeen arteko soldata-alde handiena duten komunitateen buruan, zazpigarren postuan baizik ". Ildo horretan, Lehendakariak gogorarazi duenez desberdintasun hori murriztu egin da "emakumeek lan-merkatuan eta orain arte gizonentzat ia esklusiboa ziren sektoreetan duten sarbideari esker".
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).