Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Berdinna 2023 Saria eman dio gaur goizean Nafarroako Berdintasunaren Aldeko Emakumeen Erakundeen eta/edo Erakunde Feministen Koordinadorari (COMFIN): “COMFIN osatzen duten erakundeen iraunkortasuna, konpromisoa eta denboran jarraitutako ibilbidea gauzatzeagatik; izan ere, erakunde horien lana emakume guztien eta gizarte osoaren onurarako izan da”.
Chivite Lehendakariak nabarmendu egin ditu COMFINek Foru Erkidegoaren lurralde osoan duen presentzia eta bere feminismo intersekzionalaren praktika: “Aniztasunari jarraiki, elkartuta mantendu zarete, betidanik zuen nortasun-ikurra izan den oihartzun jarduera gardenaren eskutik”, azpimarratu du.
Saria Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan entregatu da, Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria eta lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko kontseilari Javier Remírez buru izanik, zeinek nabarmendu duen COMFINek eginiko ekarpena “emakume eta gizonezko arteko berdintasunaren sustapenari, tarteko izanik emakumeen elkarteen arteko lankidetza, hala nola berdintasun politiken bultzada eta hobekuntza lortzeko bere eragin politikoa”.i
Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (INAI) zuzendari gerentea den Eva Isturizen laguntzarekin, Chivite Lehendakariak eta Remirez lehendakariordeak Berdinna 2023 saria eman diote Yolanda Rodríguez COMFINeko lehendakariari. Koordinadoraren izenean, Rodriguezek elkarte guztien eta haiek osatzen dituzten emakumeen esfortzua eskertu du, “zeren bere etengabeko lana gabe sari hori ezinezkoa izango litzateke. Ezta 11 urteko ibilbide honetan COMFIN aberastu duten sustatzaile, fundatzaile, laguntzaile eta teknikarien ekarpenak gabe ere”.
Halaber, Rodriguezek erreibindikatu du “oreka egotea gobernuko talde politikoen eta organoen arteko gizon-emakumeen presentzian, hala nola ordainsarien eta pentsioen arrakala murrizteko politiken finkapenean, baita pobreziaren nahiz genero arrakalaren feminizazioan ere”. Amaitzeko, COMFINeko lehendakariak eskatu du “emakumeek landa-ingurunean eginiko ekarpena aitortzea”.
Golardo honek, NABIren sustapena lagun eta bere zuzkidura ekonomikoa 3.000 €-koa izanik, Nafarroako gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloan pertsonen eta erakundeen lana jendaurrean bistaratzea eta aitortzea du helburu.
Lehendakariak, COMFINek foru lurralde osoan duen presentzia nabarmendu du
Koordinadora hau 2012an sortu zen, mugimendu feminista sendotzeko eta emakumeak ahalduntzeko bitarteko gisa, Nafarroako emakumeen elkarteen federazio bakarra izanik.
Honek foru geografiako 41 erakunde biltzen ditu, zeinetatik erdia baino gehiago lurralde txikietatik datozen.
“Lurralde kohesiorako ekarpena egitez haratago, honek erreminta bikaina suposatu du emakumeak landa-ingurunean ahalduntzeko –arbuiatu du Chivite Lehendakariak-. Mila esker berdintasunaren aldeko borroka Nafarroako txoko guztietara eramateagatik”. Eta horixe bera nabarmendu du Remirez lehendakariordeak ere, zeinen esanetan federazio honek “lurraldea, erkidegoa sustatzen ditu, landa-inguruneko emakumeak ahaldunduz”.
Lehendakariak bere zeregina nabarmendu du “aitzindari bezala, aldarrikatuz erakundeak lanean mantenduko garela beharrezkoak izaten dirauten aldaketak gauzatzera heltzeko”. “Gobernu feminista bateko Lehendakari feminista bat naiz –arbuiatu du-. Berdintasun politikak gure jardueraren erdigunean jarri ditugu, merezi duten eta erakunde guztietan izan behar luketen garrantzia emanez”.
Ildo horretatik, Chivitek politika horiek itzultzen ari diren emaitzak aipatu ditu: “Eta Europako Batzordeko datuak kontuan hartuta, Nafarroa litzateke lorpen femeninoaren adierazle handieneko eskualde espainiarra eta berdintasunaren arloan, Europako 30 eskualde aurreratuenen artean legoke”. “aurrerapausoak ematen ari gara eta ez dugu atzerapauso bakar bat onartuko oraindainoko lorpenetan”, ziurtatu du.
Nafarroako Gobernuak 2019tik % 44 hedatu du Berdintasun arloko aurrekontua, “eta esfortzu honek Berdintasunaren Plan Estrategikoa onartzera eta Herritarrekiko Foru Hitzarmena bultzatzera eraman gaitu; baita gure baliabideak sendotzera, arreta gehiago eskaintzera, prestakuntza eta ahalduntze programa gehiago martxan jartzera eta, azken finean, berdintasun arloko gure ekintzak blindatzera ere”.
COMFINen ibilbidea, “aldaketaren eragilea”
Horrez gain, Remirez lehendakariordeak COMFINen zeregina nabarmendu du agenda feminista bultzatzeko partaidetza, ahalduntzea, prestakuntza, sareen hedapen hala nola sorrera sustatzera bideratutako jardueren harira. “Zalantzarik gabe, gizarte inklusibo eta parekide baterantz aurrerapausoak emateko aldaketaren eragilea da, eragin politikoaren eta emakumeen ahalduntze kolektiboaren aldeko askotariko elkarteak nahiz lurraldeak biltzeko bere potentzialtasunagatik”, goraipatu du.
Remirezek nabarmendu du, bere ibilbidean, COMFINek Ibilbide Morea sustatu duela (emakumeen ehun elkarte baino gehiago ezagutzea ahalbidetzen duen tresna birtuala); Praktika Egokien Bankua jarri du abian jardueren programazioa bultzatzeko; Topaketa Moreak sustatzeko, urtean behingo gogoeta esparru bat; eta berdintasunarekin hala nola emakumeen aurkako indarkeria errotik ezabatzearekin lotutako elkarretaratzetan nahiz manifestaziotan parte hartzen du.
Politika eta nazioarteko esparruetan berdintasunaren aldeko aurrerapausoak bultzatzen ditu batzorde parlamentariotan parte hartuz; proposamenak egin ohi ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorren elaborazioan; bestalde, Berdintasunerako Plan Estrategikoari ekarpenak egiten dizkio. Horrez gain, Zaintzen aldeko Foru Hitzarmena sinatu du eta ekarpenak egin ditu partaidetza-prozesu ezberdinetan, kasu, CEDAW Generoaren Itzala, Inpaktua. Eta 8M Plataforma, besteren artean.
“Sari honekin –arbuiatu du Remirez lehendakariak- koordinadoraren lana aitortzen dugu eta aldi berean, elkartegintzaren bidez gaur egun berdintasunaren aldeko borroka agenda politikoaren erdigunean jartzera garamatzaten aurrerapauso erabakigarriak emateko gai izan diren milaka emakumerena”.
Era berean, lehendakariordeak esker ona adierazi die Nafarroako Gobernuan lanean ari direnei, hainbat departamentu eta enpresa publikoetako berdintasun politikak garatzeko orduan erakutsitako bere inplikazioagatik. “Horiek eginiko lana emakume guztien nahiz bakoitzaren bizitza eta aukerak hobetzeko lagungarri da. Denen eta bakoitzaren izenean, lanean eta berdintasun politikak sustatzen jarraituko dugu”, arbuiatu du.
Azkenik, Remirez kontseilariak mezu bat igorri du gizonezkoak borroka feministarekin konprometitzera animatzeko, “feminismoaren eta berdintasunaren aldeko konpromisoa gure kontua, gizonezkoena, ere bada. Gure gizartearen lerro giltzetako bat izan behar da, berdintasunaren eta gure bidelagun diren gizonezkoen inplikazioaren alde. Beldurrik eta konplexurik gabe. Zeren emakume hala nola gizonen arteko berdintasunean, denok gara irabazle, eta gizarte osoaren mesederako da.
Ekitaldiko partaideak
Saria banaketara bertaratu dira, besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Jose Luis Arasti, Nafarroako Gobernuaren ordezkaria; Jose Maria Aierdi bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria; Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilaria; Eduardo Santos, Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilaria; hezkuntzako kontseilari Carlos Gimeno; Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztu; Santos Indurain, Osasuneko kontseilaria; Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomez eta Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaola
Halaber bertaratu dira Ignacio Cabeza del Salvador Comptos Ganberako lehendakaria; Patxi Vera Arartekoa; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Juan Carlos Castillo; eta Enrique Maya, Iruñako Udaleko alkatea .
COMFINen izenean, lehendakariarekin batera etorri dira Koordinadora eratzen duten Elkarte ezberdinetako emakume ordezkariak.
Banaketa ekitaldia Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Heptameron sekzioaren musikaz girotu da, Beatriz Aguirreren zuzendaritzapean. Heptameron sekzioa 2017an sortu zen bokazio feministarekin eta musikako konpositore eta interprete gisa emakumeek duten garrantzia aldarrikatuz. Taldearen izena, Nafarroako Margarita Erreginaren literaturako obra nagusitik dator.