AZKAR ATERA

Landa-eremuko emakumeek Berdinna saria jaso dute despopulazioaren aurka eta garapenerako zein hazkunderako duten funtsezko eginkizunagatik

2021/03/08
Landa-eremuko emakumeek Berdinna saria jaso dute despopulazioaren aurka eta garapenerako zein hazkunderako duten funtsezko eginkizunagatik Landa-eremuko emakumeek Berdinna saria jaso dute despopulazioaren aurka eta garapenerako zein hazkunderako duten funtsezko eginkizunagatik

Afammer Navarra Nafarroako Landa Inguruneko Familien eta Emakumeen Elkarteak Berdinna saria jaso du gaur Maria Chivite Nafarroako Lehendakariaren eskutik, eta sari horrekin "landa-eremuko emakumeek despopulazioaren aurkako estrategian duten funtsezko eginkizuna" aitortu du, "Benetako berdintasunaren defentsa lurralde-kohesioarekin eta landa-eremuaren balioa nabarmentzearekin bateratuz".

Nafarroako Tronu Aretoan ospatutako ekitaldi batean, Chivite Lehendakariak sari honen balioa azpimarratu du entitateek eta partikularrek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren alde egindako lana bistaratzeko modu bat izateagatik, “funtsezko zerbait gizarte egonkorragoak eta bidezkoagoak ezartzeko”. Eta azpimarratu du Foru Gobernuaren “lehentasunezko” helburuen artean dagoela “berdintasun erreal eta eraginkor bat lortzea eragozten duten barrerak eraistea”.

Esparru landatarreko barreren ezabaketari dagokionez Afammer elkarteak funtsezko zeregina betetzen du 1998an Nafarroan sortu zenetik, jada 1982tik maila nazionalean existitzen bazen ere. Chivitek goraipatu egin du bere 2.200 kidetik gorakoen zeregina, zeinek lanean diharduten “emakumezkoek tokiko ekonomian eginiko ekarpenak bistaratzea, bere proiektu guztietan genero eta feminismo ikuspegia txertatzea eta mundu landatarreko emakumeen aurkako indarkeriak ezabatzeko borrokan eginiko lana agerian jartzea lortzeko”.

Emakumeek, Lehendakariak gogorarazi den bezala, langabezia tasa handiagoak jasaten dituzte, errenta txikiagoa dute eta oinarrizko zerbitzu publikoetarako sarbide zailagoa. “horregatik funtsezkoa da azpimarratzea bere zeregina mundu landatarreko indar ekintzaile nagusi bezala, gizartearentzat egiten duten ekarpena, esaterako biztanleriaren mantenua, mendeko pertsonen zaintza hala nola ondarearen, ohituren eta bizimoduen kontserbazioa eta hobekuntza.

Ondorioz, Chivite Lehendakariak adierazi du Foru Gobernuak sustatzen jarraituko duela “berdintasunaren aldeko aurrerapena, atzerapausoak saihestuz lorpenen bide batean zeinetan gaur egun oraindik indar anakronikoek atzera egitea nahi duten”.

Emakume landatarren ahotsa

Afammer Navarrako Rosalía Echeverría lehendakaria izan da emakume landatarren izenean saria jaso duena. “Oso pozik gaude Nafarroako Gobernuak gure lanagatik eta esfortzuagatik sari hau ematen digulako”, aitortu du ekitaldira bertaratutako hamabost gonbidatuen aurrean, kopuru urri honetarako arrazoia COVID-19aren murrizketak izanik. 

Sariak suposatzen du, bere esanetan, bultzada bat gehiago “emakumezkoek legez gure udalerrietako ekonomia, gizarte eta jasangarritasun arloen garapenean dagokien zeregina bete dezaten lortzeko”. Lorpen honek zera eskatzen du, azpimarratu du Echeverríak,”garbi izatea emakumerik gabe ezinezkoa dela gure udalerrien etorkizuna”

Elkartea ezabatu nahian dabil emakume landatarren “ikusezintasun are handiagoa”, izan ere, apenas kontatzen dute ahalduntzeko eta erabakiak hartzeko eremu ordezkaritzarekin. Ikusezintasun horrek, elkartetik salatzen dutenaren arabera, emakumeekiko indarkeria handiago bat eragiten du.

COVID-19aren krisiak ez du lagundu bere egoera hobetzeko. “Pobrezia eta desberdintasuna areagotu dira esparru landatar zaharkitu eta sakabanatu batean”. Hori ez da izan eragozpena, azpimarratzen dute Afammer-etik emakumeak “buru-belarri lanean jarraitzeko”.

Rosalía Echeverríak gogorarazi du “esparru landatarra dela gure Komunitatearen zutabe nagusia”. Horregatik, Afammer-eko lehendakariak eskatu du esparru landatarra “beharrezko baliabideekin hornitzeko, bertakoek esparru hiritarreko baldintza eta zerbitzu berdinak goza ditzaten eta gure herriek, bizirik mantenduz, etorkizuna izan dezaten”.

Sari banaketara etorri dira, besteren artean, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria; José Luis Arasti Nafarroako Gobernuko ordezkaria; Javier Remírez eta José Mª Aierdi lehendakariordeak, Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria; Juan Carlos Castillo Udalerrien eta Kontzejuen Nafarroako Federazioko lehendakaria; eta Eva Istúriz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (INAI / NBI) zuzendaria. Elkartetik, Echeverría andrearekin batera Afammer nazionaleko Carmen Quintanilla lehendakaria; Julia Expósito Nafarroako lehendakariordea, Lucía Zabal Foru Komunitateko diruzaina etorri dira.

20 urte baino gehiago lanean

Afammer nazionala 1982an sortu zen erakunde aitzindari bezala eta bere helburua zen emakume landatarrak bistaratzea eta foro nazionaletan zein internazionaletan bere ahotsa entzutea. Urrats horiek jarraituz, 1998an eratzen da Affamer Navarra. Elkarte matrizean bezala, bere jarduera emakume landatarren eskubideak aldarrikatzera eta haien ahalduntzearen lorpenera bideratzen da, ikuspuntu feminista batetik, berdintasun erreal baterantz aurrerapausoak emateko baliabide modura. Horretarako, esparru landatarreko emakumeen eta bertan bizi diren familien ekonomia, gizarte eta kultura arloko bizimoduaren sustapena, hobekuntza eta defentsa sustatzen dira; emakumeen protagonismoa erreibindikatuz, bere prestakuntza bultzatuz eta lan-munduan errazago txerta daitezen bilatuz.

Elkarte honek garatutako ekintzen artean, azpimarratzekoa da ‘Berdintasunaren eta Bateratzearen aldeko topaketa landatarra’, zeinetan Lizarraldeko eta Erdi Eremuko 300 emakume baino gehiagok parte hartzen duten; bere helburua izanik elkartegintza, emakumeen gizarte partaidetza sustatzea eta emakume landatarrak bistaratzea. Horrez gain, TIC-en inguruko prestakuntza sustatu du udalerri ezberdinetan, genero arrakala digitala murrizteko bere apustuan.

Herritarrak sentsibilizatzeari dagokionez, hitzaldi eta ekintza publikoak antolatu eta sustatu ditu data aipagarrietan, esaterako martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna; urriaren 15ean, Emakume Landatarraren Nazioarteko Eguna, eta azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

2018tik

Nafarroako Gobernuak Berdinna Saria ezarri zuen 2018an, helburua izanik Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren esparruan eginiko lanagatik bereizi diren pertsonen eta entitateen jarduketa jendaurrean goraipatzea eta aintzatestea. Sariaren hornidura ekonomikoa 3.000 eurokoa da.

Aurreko hiru ediziotako lehenengoan saritua izan zen Blanca Fernández Viguera (2018) IPES Elkartearen ko-fundatzailea eta genero sustatzailea Familiekin eta Taldeekin eginiko Gizarte Esku-Hartzearen Masterrean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Generoaren Espezializazio Diplomaren titulazioan. Bere ikerketa jarduerak balio izan zion, gainera, NUP-eko ordezkari bezala esleitua izateko IV. Beijing-eko (Txina, 1995) Emakumeari buruzko Nazio Batuen Munduko Konferentzian.  

2019an jarraitu zion Alaiz Elkarte Kolektiboak, zeinek emakume guztien artean eta esparru ezberdinetan izpiritu kritikoa garatzeko helburuarekin mugimendu aurrerakoiekin lotutako proiektuetan emandako bere 50 urte baino gehiagoko lanagatik saria jaso zuen. Iazko Berdinna saria 2007an sortutako Astelehen Lilak elkarteak jaso zuen; elkarte hau sortu zen gutxienez hilean behin eraildako emakumezkoak oroitu eta omentzeko ekintza bat ospatzeko, eta gizartea indarkeria matxista errotik ezabatzearen beharraz kontzientziatzeko ekimen modura. Elkartea erreferente bat bihurtu da aldarrikatzeko prestakuntza arloko berdintasuna, bai profesionalentzat eta bai neska-mutil, emakume hala nola gizonentzat.


Saria emateko unea

Afammer-Navarra elkartearen aurkeztea

Zerrendara itzuli

Bilatzailea