AZKAR ATERA

Interneten segurtasunez nabigatu. Ez korapilatzeko aholkuak

2024/05/08
Interneten segurtasunez nabigatu. Ez korapilatzeko aholkuak

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, Nafarroako Foruzaingoarekin batera, beste liburuxka bat egin du indarkeria digitalei buruz, eta gaur argitara ematen du. Ekintza hau Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren barruan sartzen da, esparru digitalean sexu-indarkeriei arreta berezia eskaintzeko beharra jasotzen duena. Era berean, Nafarroan Sexu Indarkeriei Arreta Integrala emateko Zentroa (SIAIZ) irekitzeak ekarri duen mugarria osatzen du. Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa (MRR) finantzatzeko NextGenerationEU funts europarrekin finantzatutako proiektua.

Laguntza-material hori lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako prestakuntzetan erabili ahal izango da, ikasleak indarkeria digitalei buruz sentsibilizatzeko eta haiei aurrea hartzeko.

deskarga


Zerrendara itzuli

Bilatzailea