AZKAR ATERA

Ia 100 bat emakumek hartzen dute parte NABI 2022 programaren topaketan

2022/12/22
Ia 100 bat emakumek hartzen dute parte NABI 2022 programaren topaketan Ia 100 bat emakumek hartzen dute parte NABI 2022 programaren topaketan

NABIk urtean zehar antolatzen dituen programetan parte hartzen duten ia ehun emakume     elkartu ziren joan den larunbatean, emakumeen ahalduntze feminista kolektiboaren prozesu bat egiteko asmoz, 2022ari amaiera gisa.

Topaketara Nafarroako hainbat lurraldetako emakumeak joan ziren.

Jardunaldian Susana Covas feminismoa emakumeen eguneroko bizitzan adituak hitzaldi interesgarri bat eman zuen.

Topaketaren bigarren zatian hiru tailer antolatu ziren, Neus Albertos, Pilar Careaga eta Susuna Covas profesionalek dinamizatuak.

Honako programa hauetako pertsonek hartu zuten parte: Emakume Politikarien Foroa, Nosostras – EmakumeON, Edad Hermosa – Adin Ederra, Iguala eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua.

 

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren helburuetako bat emakumeen asoziazionismoa eta parte-hartze sozial eta politikoa bultzatu eta laguntzea da. Hori dela eta, lan-ildo nagusietako bat da planak eta estrategiak proposatzea, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko eta emakumeek elkarteetan eta tokiko politikan parte har dezaten bultzatzeko.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea