Emakumeen elkarte-mugimenduak berebiziko garrantzia du emakumeen ahalduntzean eta parte-hartzean. Parte-hartzearen krisiak gizarteari eragiten dio oro har, eta emakumeen asoziazionismoa ere ez dago joera horretatik kanpo. Ezinbestekoa da emakumeen beharrizanei aniztasunetik ahotsa ematen dieten eta politiketan eragina duten erakundeekin hitz egiten duten elkarteen lana.
Horren guztiaren inguruan hausnartzeko, NABIk lan-saio bat antolatu zuen emakumeen elkarteekin, elkarte-sare handiena dagoen hiru lurraldetan: Iruñean, Tuteran eta Erriberrin. Saio honek elkarte-mugimendua osatzen duten emakumeen beharrak, ikuspuntuak eta itxaropenak entzuteko balio izan du, bai eta elkarteek antolatzen dituzten jardueren kalitatea berritu eta hobetuko duten jardunbide egokiak edo alternatibak aurkezteko ere.