AZKAR ATERA

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean koordinatzeko erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordeak lehen bilera egin du 2020an

2020/02/07
Batzordearen bileraren hasierako irudia. Batzordearen bileraren hasierako irudia.

Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Koordinaziorako Erakunde arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordeak 2020ko lehen bilera egin du gaur goizean, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remírezek eta Eva Istúriz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (Nabi) zuzendari kudeatzaile Eva Istúrizek ireki eta ongietorria eman diote.

Bileran izan dira gaian inplikatutako Foru Gobernuko departamentuak, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako polizia. Eta baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren, emakumearentzako arreta juridikoko zerbitzuaren (SAM) eta Gobernuaren ordezkariak ere.

Jarraipeneko Batzordeak III. Akordioaren jarraipena eta ebaluazioa ahalbidetzea eta erakunde sinatzaileen arteko koordinazioa hobetzea ditu xede.

2020rako lan-ildo nagusiak

Eva Istúrizek INAI/NABIren zuzendari-gerenteak aurtengo lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu. Ikerketaren eremua lehentasunen artean egongo da, eta, alde horretan, INAI/NABIren interesezko arloetan Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetza mantendu eta beste lantaldeek eremu horretan egindako proposamenak aintzat hartuko dira.

Halaber, Gazteria Departamentuarekin partekatutako lan-ildoa indartuko da, eta gazteen artean programa espezifikoak prestatu eta zabalduko dira, emakumeen kontrako indarkeria detektatu eta saiheste aldera. Programa horietako batek emakume gazteen jabekuntza pertsonal zein kolektiboa izango ditu oinarritzat. Programa ibiltaria izango da, eta belaunaldi arteko hitzarmenak eta sareko lana, aurrez aurrekoa zein birtuala, sustatuko ditu.

Nafarroako herri desberdinetan beste programa bat ere eramango da aurrera, xede hauekin: estereotipo eta rol tradizionalak haustea, gizonezko gazteak indarkeria matxistaren kontrako borrokan inplikatzea, eta emakumeen kontrako indarkerian sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako gunea sortzea. Programa horren amaieran, Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Gazteen VI. Topaketa egingo da.

Aurten, gainera, desgaitasuna duten eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeen arretan eta prebentzioan lan egiten jarraituko da. 2019an, INAI/NABIk Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioaren (COCEMFE) laguntzarekin hainbat prestakuntza-saio antolatu ditu. Saio horietan egon dira indarkeriaren biktima diren emakumeekin lan egiten duten administrazioko 30 profesional, desgaitasuna duten 19 emakume eta arlo horretan lan egiten duten 24 erakunde.

Legealdiko proiektuen barruan, ikuspegi feminista batetik hainbat jarduera-eremutako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta INAI/NABIko profesionalek zehaztu duten harrera-eredu berria ezartzea izango da beste lan-ildoa.

2019an emakumeei arreta emateko baliabide espezifikoak eskualdatzea

Pasadan urtean, INAI/NABItik emakumeei arreta emateko baliabide espezifiko batzuk beste departamentu batzuetara eskualdatu zituzten. Hain zuzen, genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko Tuterako eta Lizarrako taldeak Nafarroako Gizarte Zerbitzu Publikoen Kudeaketarako Gizain Fundaziora eskualdatu zituzten.

2019an halaber, Foru Erkidegoko Abokatuen Elkargoen eskaera historiko bati erantzunez, Emakumeei Arreta Juridikoa emateko Zerbitzua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira lekualdatzeko prozesua osatu da. Ildo horretatik, INAI/NABIrekin lankidetzan jarraituko da, genero-ikuspegian prestakuntza duen langileak bermatze aldera.

2019ko Erakunde Arteko Akordioaren jarraipeneko urteko txostena

Bileran azaldu da zer prozedura jarraituko den 2019ko Erakunde Arteko Akordioaren urteko jarraipen-txostena egiteko. Jarraipen Batzordean ordezkaritza duten erakundeetako emakumeek jasandako indarkeriari buruzko datuak biltzen dira horretarako.

Horrez gain, jakinarazi da emakumeen kontrako indarkeriari lotuta tokiko koordinazio-protokoloak egin direla.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea