AZKAR ATERA

'Emakumea behar zuen izan ', Nafarroako Gobernuak, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, egin duen kanpainaren leloa

2021/02/26
'Emakumea behar zuen izan ', Nafarroako Gobernuak, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, egin duen kanpainaren leloa

'Emakumea behar zuen izan' da Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, sustatutako kanpainaren leloa, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

Kanpaina honen bitartez Nafarroako Gobernuak emakumezkoen eguneroko eginkizuna eta ekarpena erreibindikatzen ditu, sarritan COVID-19aren ondorioz oinarrizko bezala kontsideratutako lanbideen lehenengo lerroan garatzen direnak, esaterako supermerkatuetako langileak, zeinen lana testuinguru honetan funtsezko euskarria izango den.

Bestalde, emakumezkoen lidergoa onartzen du kanporatutzat ematen zituzten sektoretan edo jardueretan edota historikoki gutxietsiak izateagatik ikusezinak bihurtu zituzten haietan. Aitorpen hau kartelen bitartez egiten da zeinetan emakumezkoak, besteren artean, zientzia, kultura edo landa-eremuko bere lanbideen jardunean irudikatzen diren, esparru eta eremu hauetan duten presentzia bistaratzea errazteko. Hautatutako leloak ere bere eskubideen alde borrokatu diren emakume guztiak eta bakoitza omentzen ditu.

Javier Remírez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne lehendakariorde eta kontseilariak, eta Eva Istúriz INAI/NABI-ko zuzendari gerenteak, gaur aurkeztu dituzte martxoko hilabete osoan zehar luzatuko den kanpaina osatuko duten mezua eta materialak. 

Aurkezpenean, Remírez jauna errebindikazio seguru eta osasuntsu baten alde azaldu da: “Hau ezohiko martxoak 8 bat izango da eta aurten oraindaino egin dugun modura birsorkuntza lantzea dagokigu. Data oso esanguratsua da gizarte nafarraren hein handi batentzat eta Gobernu honentzat. Data hauetako manifestazio handiak ordezteko formula, adierazpen ezberdinak bilatzen asmatuko dugu”, esan du. Lehendakariordeak animatu ditu “emakumezko eta gizonezko guztiak erreibindikatzeko bide berriak erabiltzera: sare sozialak, leihoak, balkoiak,… izaera masibokoak eta jendetsuak ez diren ekintzak, pandemiak eskatzen dituen neurri sanitarioak konplitzea zainduz”, zehaztu du.

Aipatu du, halaber, “Emakumea behar zuen izan” kanpainaren leloa, zeinek bilatzen duen erreibindikatzea “emakumearen eginkizuna maiuskulaz, zentzu negatiboan erabiltzen den esaldi bat zentzu positibora ekarriz, emakumea izatearen harrotasuna erreibindikatzeko”.

Gainera, azpimarratu du “gure politika ekintza guztiek barne hartzen duten konbentzimendu zabala arlo guztietan zeharkakotasunetik berdintasun politika publikoak aplikatzean, izan ere, kontzienteak gara, soilik politika mota guztiak genero ikuspegi honetatik aplikatzean lortuko dugula gure gizartean oraindik existitzen diren arrakalak murriztea”, ondorioztatu du.

Hiritarren konpromiso pertsonalerako deia

Era berean, kanpainarako bideo bat elaboratu da zeinetan uztartzen diren herritarrei konpromiso pertsona bat hatzera gonbidatzen dieten emakumezko langileen irudiak, horien bitartez berdintasun erreala lortzeko ekintzarako dei bat eginez, esaldi hauekin: “Eta orain ez bada, noiz?”, “Eta ni ez banaiz, zein?”.

Kanpainaren hedapena euskarri ezberdinen eskutik garatuko da. Zehazki, 7.000 kartel baino gehiago barreiatuko dira Nafarroako Gobernuko departamentuen, Foru Komunitateko berdintasun agenteen eta tokiko entitateen artean. Gainera, prentsan, irratietan eta telebistan publizitate kanpainak egingo dira, hedapena markesinetan eta Nafarroako Gobernuaren hala nola Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren sare sozialetan garatuz.

Berdinna sariaren entrega Afammer Navarra elkarteari

 Martxoaren 8ko ekintzen esparruan, María Chivite  Nafarroako Lehendakariak, Berdinna 2021 Saria entregatuko dio Nafarroako Afammer Navarra eremu landatarreko familien eta emakumezkoen Elkarteari.

Sari honen bitartez, Nafarroako Gobernuak elkarte honen lana aitortzen du “Foru Komunitateko eremu landatarreko emakumezko eta gizonezkoen alde, berdintasun errealaren defentsa lurralde kohesioarekin eta eremu landatarraren balioarekin bateratzeagatik”.


Bideoa

Zerrendara itzuli

Bilatzailea