AZKAR ATERA

Berdintasun Teknikaria duten landa eremuko Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek landa eremujo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute.

2022/10/06
Berdintasun Teknikaria duten landa eremuko Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek landa eremujo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Berdintasun Teknikaria duten landa eremuko Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek landa eremujo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Berdintasun Teknikaria duten landa eremuko Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek landa eremujo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute.

Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da. Egun horren bidez, landa-eremuko emakumeek eta neskek gizartean duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi da, eta agenda politikoaren erdigunean genero-berdintasuna jarri nahi da landa-eremuan, zentzu zabalenean, Nafarroako landa-eremuan emakumeen egoera hobetzeko jarduerak abian jarri behar baitira.

Berdintasun teknikaria duten toki eta lurralde entitateek egun horretako ospakizunekin bat egin nahi dute, landa eremuko emakumeek egin duten lan guztia ezagutarazteko. Bizitzari eusteko eta beren herriak zaintzeko borrokatu diren emakume guztiak hartu nahi dituzte gogoan, askotan isilean lan egin dutenak eta gutxietsiak izan direnak. Nabarmentzekoa da horiek guztiek egin duten lana funtzio sozial, ekonomiko edo politikoari dagokionez, azken batean, gure herrien bizitza hobetzen aritu baitira.

Horregatik, aurten tokiko berdintasun-arlo eta -programek kanpaina bateratua diseinatu dute, landa-eremuko emakumeak ikusarazteko, aniztasun guztiak kontuan hartuz.

Programaren barruan, Nafarroako dokumental-ziklo bat diseinatu da, emakumeak protagonista nagusi dituena. Ziklo horren edukietan, argi eta garbi gogorarazten da egungo egoera hobetzeko beharrak eta aldarrikapenak. Izan ere, landa-eremuko emakumeen arazo espezifikoen konplexutasunak eta heterogeneotasunak erantzun konplexu eta espezifikoak behar dituzte, Nafarroako landa-ingurunean emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasuna murrizteko. Ziklo honen barruan, urriaren 5etik 19ra bitartean, dokumentalak Untzue, Noain, Mendigorria, Donamartiri Untz, Ihabar, Goizueta, Artaxoa, Etxalar, Mañeru, Caparroso, Corella eta Elizondon ikusiko dira.

Urriaren 15ean, landa eremuko etorkizunari buruzko erronka planteatzeko unea da, eta, horretarako, beharrezkoa da Nafarroako landa-munduan emakumeek dituzten behar zehatzei erantzunen dieten politika publikoak martxan paratzea. Hori lortzeko, berdintasuna, feminismoa eta genero-ikuspegia landa-garapeneko politika guztietan zeharka integratu beharko dira.

Toki entitateek proposamen eta aldarrikapenekin manifestu bat egin dute landa eremuko emakumeen bizitza hobetu dadin, jasangarriagoa izan dadin eta, azken batean, askoz
bidezkoagoa izan dadin.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea