AZKAR ATERA

Aholkularitza zerbitzua

Nafarroan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren eremuan lan egiten duten emakume elkarteei eta irabazi asmorik gabeko entitateei zuzenduriko aholkularitza zerbitzua. 

Emakumeen mugimendu asoziatiboarentzako laguntza moduan planteatzen da zerbitzua, benetako eta eraginkorra den berdintasunean aurrera pausuak eman daitezen. 

Nabarmendutako ekintzen artean, ondorengoak aurkitzen dira: 

• Diru-laguntzen, parte-hartzearen … inguruko arreta pertsonala

• Interesezko informazioaren barreiadura

• Informazio, sentsibilizazio eta formazio jakinen ekintzen antolaketa. 

Zerbitzua bere ekintzak hedatzen joango da, elkarteek proposaturiko eskaerekin bat eginez. 

Zerbitzuarekin telefono bidez, posta elektronikoz, WhatsApp bitartez edota presentzialki (hitzorduarekin) jar zaitezkete kontaktuan. Webgunean zuen intereserako baliagarriak izan daitezken materialak eskuragarri egongo dira. 

Lanegunetan 8.30etatik 14.30etara aurki gaitzakezu. 

Aholkularitza zerbitzua Aholkularitza zerbitzua Aholkularitza zerbitzua